
Herriko euskaltegiak eta udalak euskara ikasteko landu dituzten aukerak eta laguntza baliabideak aurkeztu dituzte gaur.

Hamargarren greba eguna egin dute gaur Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko 43 langileek. Gaur goizean manifestazioa egin dute, enpresari jarrera aldatzea eta udalari egoera konpontzea eskatu diete langileek.

Aldundiko Mugikortasuneko diputatuarekin bildu zirenetik urtebetera, oraindik inolako urratsik ez egin izanagatik "ezinegona" du Oiartzungo Udalak. Hori dela eta, ez dagoela zertan lehiaketaren emaitzak itxoin beharrik eta ospitalerako autobusa orain jarri daitekeela esan dio alkateak foru diputatuari.

Gaur hasiko dira Poesia Egunak, bi emanaldirekin. Asteburu batean bilduta egotetik ia astebetekoa izatera pasatuko da egitaraua. Etxearen kontzeptuari begiratuko diote.

Olatuaren gainean da Pasaiako erraldoien konpartsa, osasun ona baitu. Markel Oyarzabalek kudeatzen du, eta herriko jaiak pasata, haien eginkizunak kontatu ditu HITZAn.

Lore Artearen Munduko Kopatik itzuli berri da lore diseinatzaile oiartzuarra, laneko furgoneta esperientzia eta une ederrez lepo. Ez da esku hutsik itzuli, meritu handiko hamabigarren postuaz gain, hirugarren diseinu onenaren saria ekarri baitu besapean Herbehereetatik.

Hilaren 8tik aurrera irekiko du bibliotekak jardueretan izena emateko aukera. Berrikuntza gisa, gazteentzako komiki kluba eta irakurketa erraza taldea zabalduko ditu, baita helduentzako testu feministen irakurketa eta mikroipuin tailerra ere.

Bazkariaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta Maialen Lujanbiok, Joanes Illarregik, Andoni Egañak eta Alaia Martinek hartuko dute parte.

Trintxerpe-San Pedro, Antxo eta Donibaneko udal ludoteketako matrikulak hilaren 10etik 26ra bitartean egin behar dira, eta zerbitzua 4 eta 12 urte bitarteko gazteei begirakoa da.

Gaur Herri Olinpiadak egingo dituzte biharko (larunbata) Gazte Egunera sasoiko iristeko. Igandean, musa.

2.285.085 euroko aurrekontua bideratu du udalak lizitaziora. Urtea bukatu aurretik urbanizatzeko lanak abiatuak egotea aurreikusten du.

Hilaren 30era arte zabaldu dute Xenpelar bertso eskolan izena emateko epea. 10 eta 17 urte artekoei zuzendua dago ikastaroa, baina helduentzako gunea ere badu eskolak.

Egun barrakoi bakarra kontserbatzen da, eta gune hori bisita eta bertan gertatutakoa ezagutu daiteke. Barrakoietan Francoren erregimenean Jaizkibelgo errepidea eraikitzera behartutako gerrako presoak egon ziren.

Erosketak egiteko internet geroz eta gehiago erabiltzen denez, segurtasun aholku ugari zabaldu ditu Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.