
Festen lekukoa hartu dute gaur trintxerpetarrek, hemen dira karmenak. Ikusi gaurko jaien hasieran HITZAk ateratako argazkiak eta bideoa.

Egitasmoa lau bideok osatzen dute, eta ikus-entzunezko bakoitzean herritar batek hitz egingo du. Gaur argitaratuko dute bigarren bideoa.

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat elkarteak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko.

Bikote oiartzuarra izango da hilaren 20ko txistularien kontzertuko gonbidatu berezia. Abesti esanguratsuenak eskainiko dituzte.

Oiartzungo Feministen Asanbladak Xanistebanetako egitarau feminista ondu du; txosnagunean egongo da txosna feminista.

Emakumeen danborradak Trintxerpeko Sastakai Txaranga omenduko du gaur karmenak aurkezteko ekitaldian. Albistea poztasunez jaso dute, eta prest dira aurten ere musika doinuak barrutian zehar zabaltzeko.

Udalerriko eraikin esanguratsuenen erreplikak egin ditu Juan Mari Arrillaga Lujanbiok, urteak eman ditu harri ñimiñoak josten eta detailerik txikiena ere leial jasotzen bere maketetan.

Maitane Irurieta gizarte langilea Donostiako Miramar Jauregian izan zen asteartean Pasaiako tokiko zaintza ekosistema azaltzeko.

Karmen eguna denez, Trintxerpeko bulegoa itxita egongo da hilaren 16an. Antxoko eta Donibaneko bulegoek ohiko ordutegia izango dute.

S.D. Alkartasuna eta S.D.C. Ondarra elkarteek antolatzen dute memoriala. Ohi bezala Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dira partidak.

Errenteriako Udalak madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik gozatu nahi zutenen artean zozketa egin du. Bost herritarrek bina sarrera irabazi dituzte.

UEMAren kanpainaren bitartez bisitariekin harremana duten sektoreetako establezimenduetan euskararen presentzia areagotuko da.

Niessen elkarteak XLIV. Elkarte Arteko Bakailao Txapelketa antolatu du. Eskualdeko hemezortzi elkartek parte hartuko dute lehian, hilaren 14tik 18ra.

Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetako traineruek bina lehia izango dituzte asteburuan.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.