Energia planak bultzatzeko hitzarmena sinatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak
Gipuzkoako Foru aldundiaren Iraunkortasun ailarekin sinatutako akordioak 55.000 euroko inbertsioa suposatuko du Oarsoalderako.
Oarsoaldea Garapen Agentziak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun sailarekin Oarsoaldean energia planak bultzatzeko. 55.000 euroko ekarpena jasotzea suposatuko du horrek. energia berriztagarrien erabilera eta eraginkortasun energetikoko neurriak sustatzea da hitzarmenaren helburua, pobrezia energetikoa murriztu eta bidezkoagoa eta eraginkorragoa den eredu energetiko bat sortzeko.
Hitzarmenaren barruan, Oarsoaldeak, Debabarrena, Tolosaldea, Urola Erdia, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Beterri Buruntza, Bidasoa eta Urola Kosta eskualdeekin batera, energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa bultzatzeko ekintza espezifikoak ezarriko ditu, besteak beste: eskualdeko energia bulegoak sendotzea, enpresa txiki eta ertainen energia aurrezteko neurriei laguntzea, eta mugikortasun iraunkorra sustatzea.
