Maite Franko ipuin kontalaria Pasaian izango da
Ipuin kontalari irundarrak lau liburutegietan egingo ditu kontaketak, 17:30ean, hilaren 10etik 20ra. Saioak Haur eta nerabeen eskubideen egunaren harira antolatu dira.
Azaroaren 20a Haur eta nerabeen eskubideen eguna da, eta Pasaiako Udalak bat egingo du egun horrekin. Maite Franko ipuin kontalari irundarra Pasaiako lau liburutegietan izango da ipuin kontaketak egiteko, hilaren 10etik 20ra bitartean. Saio guztiak 17:30ean hasiko dira.
Maite Frankoren ipuin kontaketak
- Hilak 10, asteartea: Trintxerpeko liburutegian.
- Hilak 12, osteguna: Donibaneko liburutegian.
- Hilak 19, osteguna: San Pedroko liburutegian.
- Hilak 20, ostirala: Antxoko liburutegian.
