Gau ilunagorik ez da izan Pasaian
Iluntasunean eta iluntasunarekin gozatu zuten adin guztietako pasaitarrek larunbatean, Gau Beltzean.
San Pedroko Gau Beltzarena da ondoko irudia. Gau Beltzak arrastoa utzi du Pasaian. Barrutietako eragileek indarrak batu dituzte jada usadio den horri forma eta izaera emateko, eta larunbat ilunabarra euskal kulturaren arnasgune izan zen haiei esker. Haurren gozagarri izan zen izuaren, heriotzaren, beldurraren gaualdia; helduek ere ekarpen handia egin zuten, antolaketan, partaidetzan, eta aurrelanean. Zorionez, gau ilunagorik ez da izan Pasaian.
San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko kaleek ezohiko traza izan zuten larunbatean. Domu Santu bezperan duela ez oso urrun, urruneko ohiturak gailentzen ari zirela ikusita Gau Beltzaren alde egin zuten hiru barrutietan. Oinarri sendodun ekitaldiak antolatzen hasi ziren, Gau Beltzak. Larunbatekoa garai batean bertako baserrietan ikusezin zen horri kalea emateko ekitaldi sorta izan zen, parte hartzailea eta emozioz beterikoa.
Jarraian, HITZAk, hainbat pasaitarri esker eskuratu ahal izan dituen irudiak eta bideoa ikus daitezke. Gau Beltzaren argazki eta bideo kronika da.
