
Hamaika plan eta ekintza urria alaitzeko
Garagardo azoka, mendi martxa, tokiko produktuen azoka, bertso bazkari autogestionatua eta beste hainbat ekintzako egitarau oparoa antolatu du Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera.

Sinadura bilketa hasi dute Gaintxurizketan eraiki nahi duten eremu logistikoaren aurka
Bizilagunak kexu agertu dira 500.000 metro koadroko makroproiektuak auzotarren osasunean eta segurtasunean kalteak eragingo dituelako, eta inguruko natura suntsituko duelako.

Bertso eskolak Herri Arte Eskolak eskainiko ditu urtarriletik aurrera
Udalbatzan erabaki behar dute oraindik proposamena, baina behin onartuta, eskolak Herri Arte Eskolaren egoitzan izango dira. Urtarrilean hasiko da ikasturtea, eta irakasleak langile publikoak izango dira.

Prest dira arraunlariak Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkapen estropadarako
Gaur 18:00etan izango da erlojupeko estropada. 24 traineru arituko dira lehian hainbeste desiratutako zazpi postuetako bat eskuratzeko. Hondarribia da faboritoetako bat, eta gerta liteke ere San Juanek sorpresa ematea eta sailkatzea.

Zortzigarren Ondare Jardunaldiek kulturaren zaintza landuko dute
Urriaren 3an hasi eta azaroaren 14an amaituko da. Arriskuan dagoen kultura ondarea ikusarazi eta hura nola babestu eta transmititu jorratuko dute.

Industriaguneetako hondakinen kudeaketa udalaren eskumena izango da aurrerantzean
Hondakinak gaika bildu eta birziklatzea da helburu nagusiena, "errefusagatik ahalik eta gutxien ordaintzeko". Horretan lan egiten duten aparteko erakunde publiko bat jardungo da hondakinen biltzean.

Etxebizitza tasatuen hirugarren zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda, ikusgai
Arraguako bi logelako etxebizitza bat zozketatzen da. Urriaren 9ra arte dago epea alegazioak aurkezteko eta urriaren 20an argitaratuko da behin betikoen zerrenda.

AEKn euskara ikasteko diru laguntza berriak emango ditu udalak
Euskara ikastea "erosoa" izateko, matrikularen hasierako ordainketaren %50eko diru laguntzak emango ditu, eta klaseen gehiengora joaten diren ikasleek eta gurasoek zein aiton-amonek ere laguntzak izango dituzte. Datozen urteetan herrian 196 euskaldun berri izatea da helburua, uneotako euskararen larrialdi linguistikoari aurre egiteko.

Ostiralean amaituko da epea Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketan parte hartzeko
Irailaren 11n 14:00etan itxiko da Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak elkarlanean antolatutako lehiaketan parte hartzeko aukera. Aukeratutako antzezlanak datorren urriaren 3an irakurriko dira, eta irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du.