Abenduaren 3an piztuko dituzte Gabonetako argiak

20:00etan Gamon Zumardiko bola erraldoia piztuko dute. Ekitaldian herriko hainbat merkatari omenduko ditu Errenkoaldek.

Kostata baino iritsi da hotza. Berokiak eta bufandak armairutik atera, gaztainen usaina… Iritsi dira, gero eta gertuago daude Gabonak. Zehazki, Errenteria datorren asteazkenean, abenduaren 3an, sartuko da Gabonetan. 20:00etan piztuko dute Gamon Zumardian dagoen bola erraldoia. Ekitaldia Errenkoaldek eta Errenteriako Udalak antolatu dute.

Ilunabarra Errenteriako Musika Bandak girotuko du, eta Errenkoaldek herriko hainbat merkatari eta ostalari omenduko ditu, herriko merkataritzari eta ostalaritzari egindako ekarpenarengatik. Halaber, pasa den urriaren 20an Errenkoaldek antolatutako moda desfilean bildutako dirua elkarte bati emango zaio, elkartasunaren ikur. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.