Ktulu, Pandemoldium eta Dravernue, EMTEren urteurren kontzertuan
EMTEren 35. urteurrenaren harira antolatutako kontzertua da. Abenduaren 4an izango da, Niessenen, 20:00etan.
Ktulu Urtero lez, EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkarteak haien 35. urteurrena ospatzeko musika gaua antolatu dute. Aurten Ktulu, Pandemoldium eta Dravernue taldeak igoko dira eszenatokira. Abenduaren 4ean asteazkenean egingo dute, Niessen aretoan, 20:00etan. Sarrera doakoa da aretoa bete arte.
Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Ktulu taldea da kartelburu. Confrontacion diskoaren 30. urteurrenaren bira egiten ari dira, eta Errenterian egingo dute parada, aurreko hilabeteetan Iruñean, Bilbon eta Bartzelonan izan eta gero. 1986an sortu ziren eta ibilbidean zehar bederatzi disko kaleratu dituzte.
Gaua Donostiako Dravernue taldeak irekiko du. Heavy eta power metal generoan mugitzen dira, eta euren azken diskoa joko dute. Eta tokiko taldeez hitz eginda, beste urte batez, Pandemoldium herriko taldea ariko da. Trash metala eta hardcorea egiten dute. Datorren asteko kontzertuan, estreinakoz, zuzenean aurkeztuko dute euren lehen diskoa.
