Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Bertso eskolak Herri Arte Eskolak eskainiko ditu urtarriletik aurrera

Udalbatzan erabaki behar dute oraindik proposamena, baina behin onartuta, eskolak Herri Arte Eskolaren egoitzan izango dira. Urtarrilean hasiko da ikasturtea, eta irakasleak langile publikoak izango dira.

Bertso eskolak Herri Arte Eskolak emango ditu aurrerantzean.
Goiatz Iza Erkis
Errenteria-Orereta
2026/09/25

Bertso eskolak jasotzeko aukera egongo da, baina ez orain arte bezala. Errenteriako Udalak jakinarazi du Herri Arte Eskolaren barruan txertatuko dela bertsolaritza eta bertan izango direla klaseak. Datorren udalbatzan bozkatuko dute proposamena, baina behin hori onartuta, eskolak urtarrilean hasiko dira. Herri Arte Eskolan egindako prentsaurrekoan azaldu dute erabakia Aizpea Otaegi alkateak, Iñaki Queralt Herri Arte Eskolako lehendakariak eta Leire Mazizior Udal Hizkuntza Politika zinegotziak.

Igaro den ikasturtera arte Xenpelar Bertso Eskola Kultur Elkarteak ematen zituen bertso eskolak herrian. Ordea, aurten ohi baino lehenago amaitu zituzten eskolak. Bertan behera geratu ziren maiatzean, Oreretako eta Oiartzungo mugimendu feministek eta Bertsozale Elkarteak salatu ostean irakasle batek bere posizioa eta erreferentzialtasuna erabili zituela erasoak egiteko. “Dakizuen moduan, pasa den ikasturte amaieran nahiko modu ezustekoan eta urgentziazkoan bertan behera utzi genituen ordura arte [Xenpelar] Bertso Eskola Kultur Elkartearen bidez ematen ziren bertsolaritza eskolak”, gogorarazi du Aizpea Otaegi alkateak. Nabarmendu du “konpromisoa” zutela eskolei jarraipena emateko, eta horregatik erabaki dutela aurrerantzean Herri Arte Eskolaren barruan egitea.

Bertso eskolen zerbitzua emateko modua aldatzearen erabaki proposamena datorren asteko iraileko udalbatzara eramango dute, eta behin erabakia onartuta abiatuko dute prozedura antolaketa berriari begira. Ildo horretatik, kazetarien galderei erantzunez, zehaztu dute eskolak langile publiko batek emango dituela. Tasak ere aldatu egingo dira, eta horrek egokitzapenerako denbora beharko duela aurreratu du alkateak. Gauzak horrela, azaroan ate-irekietako jardunaldiak egingo dituzte eta eskolak urtarrilean hasiko dira, aurtengo ikasturtearen prezioa egoerara egokitutakoa izanik.

Bertsolaritza Herri Arte Eskolan txertatzea “urrats naturaltzat” du udalak, jada badagoelako diziplina bat hitzari lotutakoa, eta bertsolaritzak lotura zuzena duelako horrekin. Laburrean, Herri Arte Eskolarentzat zein bertso eskolentzat aldaketa onuragarria dela azpimarratu dute; “kalitatezko urratsa” izango dela.

“Ulertzen dugu familien eta ikasleen urteko antolaketan aztoramendua eragin dezakeela, ikasturtea hasieratik nahi bezala antolatu ezin ahal izatea dakarrelako”, esan du Otaegik. Dena den, zerbitzu aldaketa onuragarria izango delako esperantza agertu dute: “Espero dugu ere herritarrek, familiek eta ikasleek bertsogintzarekiko konfiantza berreskuratzea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.