Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

Gaurko mezua, argia: "Inpunitatea bukatu zaizue!"

Nazka eta amorrua gainezka atera dira kalera Oreretako Mugimendu Feministak, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Bertsozale Elkarteak deituta dozenaka eta dozenaka lagun Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako sexu eraso, jazarpen eta eraso matxistak salatzera.

Dozenaka eta dozenaka lagunek salatu dute Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako eraso matxistak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/30

Plazara eraman dute gaur, eremu pribatuan Xenpelar Bertso Eskolaren bueltan modu sistematikoan gertatu diren hainbat sexu eraso eta jazarpen psikologiko, herrietako txoko guztietan agerian uzteko. Nazka eta amorrua gainezka atera dira kalera Oreretako Mugimendu Feministak, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Bertsozale Elkarteak deituta dozenaka eta dozenaka lagun Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako sexu eraso, jazarpen eta eraso matxistak salatzera.

Bertso irakasle horrek bere botere posizioa eta erreferentzialtasuna baliatu dituela modu sistematikoan botere harremanak garatzeko, manipulatzeko eta erasotzeko salatu dute: “Denekin patroi bera erabili du: neska gazteak taldetik isolatu, berezi sentiarazi, bertsolaritza munduan aurrera egiteko bere beharra dutela sinestarazi, jazarri eta eraso egin ditu”. Larria oso egoera, urteetan errepikatu dena behin eta berriz, bertso eskoletan, bertso eskolarekin lotutako espazio informaletan eta bertso mundutik haragokoetan, gaur azaldu dutenez.

Gogora ekarri dute gainera, soka luzea duela bertso irakaslearen auziak. Izan ere, indarkeria matxistagatik salaketa jarri zioten Bertsozale elkartean, 2018an izan zen hori. Horren harira neurri batzuk adostu zirela ekarri dute gogora, herenegungo agerraldian azaldutako moduan, eta horiekin bertsolaritzaren esparru formal eta informaletik desagertzea zela helburua: “Urteetan neurriak bete ez, eta berriro komunikatu zitzaion bertso mundutik aldentzeko, eta orduko hartan, erasoak onartu eta bertso mundutik desagertzeko konpromisoa idatziz hartu zuen”. Horren berme gisa, Xenpelar bertso Eskolako arduradunak jarri zituztela esan dute, “erasotzaileak hartutako konpromiso horiek betetzeko jarraipena egiteko ardura hartuko zutela hitz emanez”.

Bertsozale Elkartearekin egindako lanketan hartutako konpromisoak betetzetik urrun, orain jakin da neska gazteekiko jazarpena eta manipulazioa behin eta berriz errepikatu duela, hala zabaldu dute gaurko elkarretaratzearen deitzaileek. Konklusioa, argia: “horrela jokatzea ahalbidetu duen inguru bat egon dela ulertzen dugu. Neurri zehatz batzuk bete behar zituela jakin arren, egoerak bere horretan jarrai dezan utzi duen ingurua”. Erasotzailearekin batera, erasoak betikotzen dituen aliantza patriarkala seinalatu dute, ezinbestekoak izan direlakoan. Argi utzi dute jakin badakitela ez dela  inondik ere bertso eskola osoa izan konplize, “ezta erabili diren espazio guztiak ere, urte hauetan guztietan informazio eza nagusi izan baita”.

Erasotzaileak eta haren konplize izan direnek, ordea, euren jarrera salatzeko adorea izan duten neska gazteak aurkitu dituzte aurrez aurre, eta hori balioan jarri du mugimendu feministak: “Azken egunetan, aski da! garrasi egiten etorri zaizkigu neska gazteak. ‘Ardi larruz jantzitako erasotzailea salatzera gatoz’. Emandako aukerak mespretxatu ditu, behin eta berriz erasoak eginez zikin jokatu du. Bere ekintzek markatu dute urte hauetan guztietan bere ibilbide nazkagarria”. Mezu argia erasotzaileari, bere babesleei, “Ezin dugu onartu gure herrian manipulazioa erabiliz eta inpunitate osoz, gure herriko neska gazteak jazartzea eta eraso egitea”.

Alderdi politikoen eta komunikabideen jarrera itsustu dute

Agerian gelditu da beste behin ere zein garrantzitsua den emakumeen arteko saretzea, aliantza feministak sortzea, espazio seguruak eskaintzeko; eta zein ezinbesteko, autodefentsa feminista. Saretzeko gaitasun hori “gutxietsi” duela erasotzaileak eta haren babesleek jarri dute nabarmen: “Urte luzeetan egoon den aliantza patriarkalekin eta inpunitatearekin bukatu nahi dugu. Zuen konplizitatea, isiltasuna, beste aldera begiratzea eta erasoak gutxiestea salatu nahi dugu”. Horretarako, aliantza transfeminista eta saretzea erabiliko dutenaren konpromisoa, “autodefentsa feminista lelo bat baino gehiago da; kalea gurea da eta gaurkoan, jasandako ezkutuko biolentzia guztiak salatzen ditugu”.

Alderdi politiko eta komunikabide hainbaten jarrera itsustu dute, bestalde, gaurko protesta erraldoian. Erasoaren “erabilera interesatua” egitea egotzi diete lehenengoei, “emakumeak babesten dituzuela esaten duzue, baina minduta eta alboratuta dauden biktimen beharrak eta nahiak kontuan hartu gabe, horrelako gertakariak etekin politikoa ateratzeko baliatzen dituzue”.

Bigarrenei, hainbat komunikabideei, alegia, gaiaren gaineko erabilera interesatua egitea egotzi diete, “berriz ere biktimak babestu ordez, ikuskizuna, sentsazionalismoa eta errenta komertziala bilatu duzue, nesken minaren gainetik”.

Azken aipamena, salaketa egin duten neska gazteei, “zuen ausardia eskertu nahi dugu. Zuei esker, erasotzaile bat agerian utzi eta inpunitate kate bat eten da”. Txalo zaparradarekin bukatu dute elkarretaratzea, ohartarazpen batekin, “inpunitatea bukatu zaizu. Inpunitatea, bukatu zaizue”.

Xenpelar Bertso Eskolako testuinguruan izandako eraso matxistak salatu dituzte

Erlazionatutako edukiaXenpelar Bertso Eskolaren jarduera bertan behera utzi du udalakBertso Eskolako ikasle izan direnen gurasoekin saioa antolatu du udalakXenpelar Bertso Eskolako irakasle baten erasoak salatu dituzte
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.