
Intxixu jatetxeko Gurutze eta Koldo izan dira aurtengo omenduak, herriari egindako ekarpenarengatik.

Agerralda egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako auzo elkarteek Topoaren lurperatzea eskatzeko.

Nazka eta amorrua gainezka atera dira kalera Oreretako Mugimendu Feministak, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Bertsozale Elkarteak deituta dozenaka eta dozenaka lagun Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako sexu eraso, jazarpen eta eraso matxistak salatzera.

Iruñeko mobilizazioa euskararen pizkunde berrirako beste txinparta bat izango da, eta hura piztuta mantentzeko martxarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, "minorizazioaren eta oldarraldiaren aurrean euskaraz bizitzeko behar ditugun baldintzak aldarrikatzera".