Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Irtenbide bakarra: Topoa lurperatzea

Agerralda egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako auzo elkarteek Topoaren lurperatzea eskatzeko.

Topoa lurperatzea eskatu dute auzo elkarteek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/30

Agerraldia egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako auzo elkarteek Topoaren lurperatzea eskatzeko. Argi esan dute, ez dute beste aterabiderik ikusten herria zatitzen eta bizilagun asko-askorentzat zarata arazo larri bilakatu duen trenbidearen auzia konpontzeko. “Hala erabaki du auzo batzarrak baita udal plenoak ere aho batez 2015ean, 2016an eta 2021ean ere. Hori horrela,  Eusko Jaurlaritza eta azpiegitura kudeatzen duen Euskal Trenbide Sareari ETS Topoa lurperatzearen alde egin dezatela”.

Sinistuta azaldu dira auzo batzarreko kideak zein agerraldira bildu den herritar andana ere, lurperatuta, Topoak egun eragiten ditun segurtasun, zarata eta bibrazioekin dauden arazoak desagertuko direla, “eta eragiten duen hirigintza gatazka ere konponduko luke”.

Lurperatzearen exigentzia egin dute agerraldia, eta horrekin mezu bat zabaldu, argia: “Ez gara bigarren mailako herritarrak”. Kezka azaldu dute eta haserrea horren harira, hobekuntza ugari egiten ari direla esan dutelako trenbide sarean, “eta Errenteria-Irun trenbide lerroak, Errenteria-Oreretan egiten duen bidean inbertsioak eskatzen ditu sarearen beste puntu batzuetan egin diren bezala”.

Zazpi punturekin arrazoitu dute gaurko agerraldian enegarrenez eskatu duten Topoaren lurperatzea. 1912ko abenduaren 5eaninauguratu zuten Donostia eta Irun arteko Topoaren trenbidea, eta ondoren egindako hirigintza garapenak egungo gatazka eragin duela azaldu dute, “etxebizitzak trenbidetik gertu daude, eta horrek kalteak eragiten dizkie bizilagunei”. Arazo horien artean, zarata, bibrazioak eta segurtasun falta aipatu dituzte, eta argigarriak diren datuak gehitu: eremu batzuetan 70-75 dezibeliotakoa da zarata, eta beste batzuetan 55-60 dezibelio artekoa. Horrek Errenteria-Orereta kaltetuenetako herri bilakatzen duela azaldu dute, “ez dugu guk esaten, hala dago aitortua 2024-2029 Eusko Jaurlaritzaren titulartasuneko trenbide lineen zarataren aurkako ekintza planean”.

Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuari ere aipamena egin diote: “Horrek egunez 65 dezibeliora eta gauez 55era mugatzen du, eta soinu kalitate gisa helburutzat 40 dezibelio ezartzen ditu egunez, eta 30 gauez bizitegi eremuetan, eta 45 egunez eta 35 gauez, gainontzekoetan”.

Trenbidearen bikoizketa ere izan dute hizpide agerraldian. Izan ere ETSk Donostia eta Irun arteko trenbide osoaren bikoizketa iragarri zuen prentsan: “Horrek norabide bakoitzean trenak pasatzea ekarriko luke 7 minutuero; bi norabideak batuta, egunean, 275 eta 300 tren artean pasatzea suposatuko luke, eragindako kalteak ugarituz”. Galtzaraborda eta Erdialde arteko bikoizketa ezinezkoa dela azaldu dute, “espazio faltarengatik”.

Hori horrela, berriro esan dute, irtenbide bakarra Topoa lurperatzea dela, eta gainera, berehala  nahi dutela.

Topoa lurperatzea eskatzen duten banderolak zabaldu dituzte, bestalde, auzo elkarteek euren aldarriari ikusgarritasuna emateko. Horiek eskuratzeko, auzo elkarteetara jo behar da; bost euroan dituzte salgai.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.