Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Iruñea euskaltzaleen bilgune erraldoi bihurtzera deitu du Oreretako Euskalgintzak

Iruñeko mobilizazioa euskararen pizkunde berrirako beste txinparta bat izango da, eta hura piztuta mantentzeko martxarekin bat egitera deitu dituzte  herritar guztiak, "minorizazioaren eta oldarraldiaren aurrean euskaraz bizitzeko behar ditugun baldintzak aldarrikatzera".

Iruñeara deitu dute Oreretako Euskaltzaleek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/30

Iruñera deitu dute Oreretako Euskaltzaleek Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu duen Euskaltzaleon Martxarekin bat egiteko ekainaren 13an. Agerraldi jendetsua egin zuten horren harira atzo arratsaldean Mikelazulo pasabidean. Borja Arbelaitz Villaquiran Oreretako Euskaltzaleen taldeko ordezkari eta Xenpelar AEKko irakasleak hartu zuen hitza hara bildu zirenen izenean. Lehen mezua, argia, eta latza: Euskararen etorkizuna jokoan dagoela. Horren aurrean ezinbestekoa jo dute udalerriko antolakundetik “euskaltzaleon ekarpena eta ekina”, eta gainera, “jauzia ematea” hizkuntza politiketan azken urteetako munduaren aldaketa “sakon eta bizkorrek” hizkuntz komunitate guztiei, eta bereziki minorizatuei ezarritako erronka “erraldoiei” erantzun ahal izateko.

Euskalgintza eta  gizartearen parte handi bat hori eskatzen ari den bitartean euskararen etorkizuna oztopatzeko “ahaleginak” biziak direla salatu zuen Arbelaitzek, eta zerrenda luzea aipatu ondotik. Ez da urrutira jo behar horren adibideak jartzeko; joan den martxoan dozenaka lagun atera ziren kalera udalaren lan eskaintza publikoaren kontra hizkuntz eskakizunengatik jarritako helegiteen atzean CCOO sindikatua eta antolatutako oldarraldia zirela salatzera. Argiak egindako ikerketa kazetaritza lan sakonak jarri zuen agerian antolatutako kontua zela oldarraldi hori.

Ez da baina, lehen aldia euskara kinka larrian dena, hala esan zuen Arbelaitzek atzoko agerraldi jendetsuan, “baina une horietako bakoitzean euskaltzaletasunak, milaka jenderen erabateko edo besteko konpromisoak, eman dio aurrera egiteko arnasa”. Orain ere horretarako garaia dela erantsi zuen, “orain ere, euskaltzaleon garaia da”. Bakarkako ahalegina baino gehiago behar dela euskaraz bizi ahal izateko nabarmen jarri zuen puntu horretan, “denon artean osatutako baldintzak behar dira eta ekainaren 13ko Euskaltzaleon Martxan hori aldarrikatuko dugu, Euskaraz bizitzeko behar den dena eskatuko dugu”. Norberaren erabakimenaz harago, beraz euskaraz bizitzea egiaz posible egingo dituzten baldintzak, “euskaltzale antolatu gisa eskatu behar ditugunak, eta justizia sozialean eta demokrazian sinesten duen gizarte gisa eratu beharrezkoak”.

Hori horrela, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzeko ezinbesteko diren hiru oinarriren gainean egingo dute martxa ekainaren 13an Iruñean: Ofizialtasun osoa, “euskararen normalizazioan aurrera bermez egiteko ezinbestekoa da Euskal Herri osoan, gaztelera eta frantsesaren pare”; hizkuntza politiketan jauzia eman beharra, “ezagutza orokortzeko eta normaltasunez erabili ahal izateko baldintza errealak sortzea”; eta euskaltzaletasuna, “euskarak aurrera egingo badu herritarron ekarpen eta ekinari esker izango da, euskaltzaleon ekimen antolatuari esker, beste garai ilun batzuetan egin bezala”.

Iruñeko mobilizazioa euskararen pizkunde berrirako beste txinparta bat izango da, eta hura piztuta mantentzeko martxarekin bat egitera deitu zituzten  herritar guztiak, “minorizazioaren eta oldarraldiaren aurrean euskaraz bizitzeko behar ditugun baldintzak aldarrikatzera”.

Autobusak

Euskaltzaleon Martxara joateko autobusak antolatu dituzte. Bata goizez aterako da, 10:00etan eta bestea arratsaldez, 15:00etan; biak Niessendik. Izena emateko Arkaitza tabernara, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunera, edo Xenpelar AEK euskaltegira jo behar dute interesdunek. Prezioa, 15 euro.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.