Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

Xenpelar bertso Eskolako irakasle baten erasoak salatu dituzte

Bertso irakasle batek bere posizioa eta erreferentzialtasuna baliatu dituela modu sistematizatuan botere harremanak garatu eta erasotzeko salatu dute Oreretako eta Oiartzungo mugimendu feministek eta Bertsozale Elkarteak.

Gertaerak salatzeko agerraldi masiboa egin dute eragileetako kideek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/28

Xenpelar bertso eskolako irakasle batek, bere posizioa eta erreferentzialtasuna erabili dituela modu sistematizatuan botere harremanak garatu eta erasotzeko salatu dute Bertsozale Elkarteak eta Mugimendu Feministak. Komunikabideetara helarazitako prentsa ohar bidez egin dute salaketa gaur goizean.

Idatzi horren atzean, bertsozale Elkartea, Oreretako Mugimendu Feminista eta Oiartzungo Mugimendu Feminista. Azaldu dutenez, azken denboran Oreretako Xenpelar Bertso Eskolaren inguruan gertatu diren zenbait eraso eta jarrera matxista dira salaketaren zioa.

Bertso irakasleak, behin eta berriz errepikatu dituela erasoak salatu dute hiru eragileek, “bertso eskoletan, Xenpelar Bertso Eskolarekin lotutako espazio informaletan, eta bertso mundutik haragokoetan ere”. Hori horrela, ez direla kasu isolatuez ari adierazi dute, eta erasogilearen historikoa egin dute salaketa testuinguratzeko. Hala, 2018an indarkeria matxistagatiko salaketa jarri zitzaiola bertso irakasle horri berari azaldu dute; Bertsozale  Elkartean izan zen hori. Orduko hartan, Bertsozale Elkarteak neurri batzuk adostu zituela erasotzailearekin adierazi dute oharrean, “bertsolaritzaren esparru formaletik zein informaletik desagertzea zekartenak, betiere bertsolaritza erasotuarentzako espazio seguru izateko asmoarekin, eta horrelako gertakariak ez errepikatzeko helburuarekin”.

Adostutako neurri horiek baina “hautsi” zituela gaineratu dute, eta horren berri izanik 2024an bertsozale Elkarteak Indarkeria Matxisten kasuen kudeaketarako barne protokoloa aktibatu zuela. Bertso irakasle erasotzaileak  gertaerak onartu zituela eta aurreko helburuak betetzeko konpromisoak jasotzen zituen agiria sinatu zuela azaldu dute, “halaber, Xenpelar bertso Eskolako zuzendaritzako ordezkaritzak konpromiso horiek beteko zituela bermatuko zuela hitz eman zuen”.

Aurten baina, Xenpelar bertso Eskolaren baitan, beste hainbat sexu eraso eta jazarpen psikologikoren salaketak jarri zaizkio aipatu bertso irakasleari —ez dute kopururik zehaztu—, “2018ko lehen sallaketatik gaur egunera arte, ez ditu Bertsozale Elkartearekin egindako lanketan hartutako konpromisoak bete, eta neska gazteekiko jazarpena eta manipulazioa behin eta berriz errepikatu ditu”. Horren berri autodefentsa eta saretze feministari esker jakin dela ere azaldu dute, “horri esker jakin dugu bere ekiteko dinamika errepikatu duela: bertsolaritzan eta herrian daukan botere posiziotik botere harremana garatzen du, manipulatu egiten du eta zapaldu; eraso egin”.

Konplizeak, ezinbesteko

Bertso irakaslearen jokaera jarri dute Oiartzun eta Oreretako mugimendu feministek zein Bertsozale Elkarteak jo mugan, baina horrekin batera ezinbestekoa jo dute inguruaren konplizitatea, “ulertzen baitugu, jokabide hauek izatea ia ezinezkoa dela inguruan babesik ez badu eta, nolabait,  konplizeek ere ahalbidetu dute erasotzaileak aipatutako jarrerak izatea”. Puntu horretara helduta argi adierazi dute ez dela bertso eskola osoa izan konplize, “ezta bertso eskolak erabili dituen espazio guztiak ere. Informazio eza nagusi izan da urte hauetan guztietan”.

Aurtengo maiatzera arte ez dutela izan gertaeren gaineko informaziorik Orereta eta Oiartzungo Mugimendu feministek argitu dute, bestalde, eta haiengana zein bertsozale Elkartera jo duten emakumeen eskaera argia izan dela: “urteetan irakasle honek egin dituen erasoak eta betikotu dituen botere dinamikak publikoki salatzea; baita horretarako babes izan zitzakeen konplizitateak, inpunitatea eta aliantza patriarkalak salatzea ere”.

Elkarretaratzea, larunbatean

Gertaerak salatzeko elkarretaratzera deitu dute hiru eragileek. Larunbatean izango da elkarretaratze hori, 12:30ean, Foru Plazan Oreretako kaleak hartu eta gertatutako salatzeko. Azken mezu bat ere helarazi dute idatzian, autodefentsa, saretzea eta aliantza feminista direla bidea.

 

Autodefentsa feminista eta sare sendoen garrantziaz

Bat gehiago. Beste bat. Oraingoan gertu oso. Sormenarekin eta euskalgintzarekin lotutako espazioan egin du eraso bertso irakasleak, gizonak, bere hegemonia horretatik eroso. Ez baita berria jarrera, ezta puntuala ere salatu dutenez. Hala ere, isilean joan da 2018an—salaketa bat tarteko, auskalo aurretik beste erasoren bat/batzuk izan ziren— hasi zuen eraso bidea botere posizioa erabilita. Egindakoaren erantzule bera da; bera da emakumeak eraso, deseroso sentiarazi, psikologikoki zein fisikoki jazarri dituena modu sistematikoan 2018tik hona.

Baina egia da, idatzian bi herrietako—Oiartzun eta Orereta— mugimendu feministek eta Bertsozale Elkarteak garrantzi biziko alorrean jarri dutela fokua: konplizeengan. Jarrera desegokiak ikusi eta egiten uzten duten horiengan, txikikeri gisa izendatzen dituztenengan, enpatia minimo bat eduki ez eta dena delako erasoak sufritu dituzten emakumeen azalean jartzeko gaitasunik ez dutenengan, oraindik ere, halakoen aurrean tolerantziak zero behar duela ulertu ez dutenengan.

Estrukturala da, edozein espazio, une eta askotariko modutan ematen da indarkeria matxista; bai, deseroso sentiaraztea ere, indarkeria delako. Egunero eta gertuan dugu eta jendarte osoari dagokio hari irmo aurre egitea.

Oraingoan ere, baina, argi gelditu da autodefentsa feminista eta emakumeen arteko sareak direla bermea, espazio libre eta seguru bakarra. Erasoa pairatu duten emakume horien guztien ausardia eta determinazioa ere hala izan da. Libre balira, ordea, ez lukete ausardiarik behar.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.