
Azaleratutako eraso matxisten inguruan udalaren kudeaketa egokia den aztertzea duela helburu esan du PSE-EEk.

Bertso eskolari lotuta egin diren salaketak "irmo" gaitzetsi, eta udal baliabideak erasoen biktima izan diren neska eta emakume gazteen zein haien gurasoen eskura jarri ditu udalak.

Lursail horren lagapena La Herreran zentroa eraikitzeko eta Hospitalillo kaiaren inguruan lurpeko aparkaleku bat egiteko baliatuko da.

Bertso irakasle batek bere posizioa eta erreferentzialtasuna baliatu dituela modu sistematizatuan botere harremanak garatu eta erasotzeko salatu dute Oreretako eta Oiartzungo mugimendu feministek eta Bertsozale Elkarteak.

Luix Mitxelena oiartzuarraren proiektua da Ixo Teatroa, eta orain 'Harea' lanaren aretoko bertsioa taularatuko dute.

Etxebizitzen birgaitze, irisgarritasun eta eraginkortasun energetikorako laguntzak prestatu ditzala eskatu dizkio udal gobernuari.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Mintzagun egitasmoaren baitan, euskal dantzen oinarrizko pausoak ikasteko aukera izango dute Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen egunotan, Axuri Beltza kultur elkarteko kideekin.

Agatha Christieren obran oinarritutako lana da, eta Lur Korta Redin da zuzendaria. Ekainaren 6an izango da emanaldia, 19:00etan, Landetxen.

Hala ere, zatirik zailena egiteke dagoela esan du alderdi jeltzaleak, eta EH Bilduri proiektuaren gainerakoa bermatzeko eskatu dio.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 'Pasaia: portua eta hiri zatiketa' hitzaldia antolatu du gaur Donibaneko kultur etxean, 18:00etan.

Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteek kroketa jaia egingo dute bihar, Lezon, haur gaixoen eta haien senideen egoera ikusarazteko: Hegan eta Irriz.

Oiartzungo taldea Azkoitiaren aurka lehiatuko da, eta partidak bihar (hilak 29, ostirala) izango dira, Madalensoron.

Arditurri parketxeak antolatu du hitzordua, eta hegazti sarraskijale horiek ikusteaz gain, horien bizimoduan sakontzeko aukera izango dute parte hartzaileek.