Igandean, sai arreak ikusteko aukera
Arditurri parketxeak antolatu du hitzordua, eta hegazti sarraskijale horiek ikusteaz gain, horien bizimoduan sakontzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Arditurri parketxeak sai arreen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko irteera gidatua antolatu du Aiako harrian zehar igande honetarako (hilak 31). Hitzorduaren hasieran sai arreen inguruko hitzaldi labur bat emango dute hezitzaileek, eta gero ibilaldi motz bat egingo dute hegazti horiek teleskopio bidez ikusteko aukera izango delarik.
Bisita adin guztietako herritarrei zuzenduta dagoela aurreratu dute antolatzaileek, eta 12 urtetik beherakoentzat lau euroko prezioa izango du jarduerak. Hamabi urtetik gorakoek, berriz, sei euro ordaindu beharko dituzte.
Jarduera horretan parte hartzeko erreserba aurrez egin behar da helbide honetara idatzita zein 943 49 42 48 edo 688 89 50 68 zenbakietara deituta.
Euskarazko hitzaldia 10:00etan izango da, eta ibilaldia ordu bete geroago izango da. Azkenik, jardueraren antolatzaileek prismatikoak eramatea gomendatu dute.
