'Xagu tranpa' antzezlana egingo du Txinalka antzerki taldeak
Agatha Christieren obran oinarritutako lana da, eta Lur Korta Redin da zuzendaria. Ekainaren 6an izango da emanaldia, 19:00etan, Landetxen.
Txinalka Oiartzungo antzerki taldeak Agatha Christieren obran oinarritutako Xagu tranpa egingo du ekainaren 6an.
Landetxen izango da ikuskizuna, eta honakoak dira aktoreak: Jesus Gonzalez Esteban, Joxe Migel Lopez Arruabarrena, Amaia Ibarguren Nieto, Nati Gonzalez Agirre, Pili Arbelaitz Mitxelena, Maite Odriozola Urdanpilleta, Felipe Mitxelena Erize. eta Zigor Agirre Larrañaga. Ikus entzunezkoaren zuzendaria, berriz, Lur Korta Redin da.
Saioa 19:00etan izango da, Landetxen, eta sarrerak aldez aurretik erosi behar dira.
