Herriarteko txapelketaren final laurdenak, bihar
Oiartzungo taldea Azkoitiaren aurka lehiatuko da, eta partidak bihar (hilak 29, ostirala) izango dira, Madalensoron.
Herriarteko txapelketak aurrera egiten jarraitzen du, eta partidak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Orain final laurdenen txanda da, eta Oiartzun Azkoitiaren aurka lehiatu beharko da bihar (hilak 29, ostirala).
Partidak 21:00etan hasiko dira Madalensoron, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei klubak. “Oiartzun gogor erantzun!”, diote.
