Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasunerako kroketak

Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteek kroketa jaia egingo dute bihar, Lezon, haur gaixoen eta haien senideen egoera ikusarazteko: Hegan eta Irriz.

Markel Merino lezoarra, haren senideak eta lagunak, 2024ko Juneren Hegoak Egunean.
Amaia Igartua Aristondo / BERRIA
Lezo
2026/05/28

Irudimenak mugatzen ditu aldarrikapenak egiteko eta elkartasuna adierazteko moduak. Gaixotasun bati ikusgaitasuna emateko aproposa izan daiteke lasterketa bat, edo gastronomia ekitaldi bat, edo musika ikuskizun bat. Baina baliagarria izan daiteke, orobat, kroketa festa bat. Hain justu, jaki hori izango du ardatz Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteek antolatutako Hegan eta Irriz egun solidarioak. Bihar (hilak 29, ostirala) egingo dute Lezon; eta janari festaz gain, bestelako jarduerak ere izango dira arratsaldea girotzeko.

Eguna tradizio bihurtu da dagoeneko, Hegan eta Irriz jaiaren antolatzaile eta Juneren Hegoak elkarteko kide Alazne Mendikutek azaldu duenez: Arkaitz Erize Kalu Lezoko herritarraren ekimenez, 2015ean antolatu zuten aurrenekoz, Markel Merino laguntzeko helburuz. Kirol erronka bat izan dute oinarri aurreko aldietan. Mendikutek aletu duenez, Kaluk 100 kilometro egin zituen korrika 2015ean; 2016an, 24 orduz ibili zen korrika Oarsoaldean; 2017an, Ametsen Bidea osatu zuen, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatu eta Lezora iritsita. 

Urte batzuetako etenaldiaren ostean, 2024an berrekin zioten egitasmoari, Markelen 15. urtebetetzea ospatzeko. Eta iaz, Mugak Gaindituz erronkari lotu zitzaion Kalu, eta Baionatik Lezorainoko tartea korrika zeharkatu zuen, Aspanogi Minbizia Duten Adingabeen Gipuzkoako Elkartearen alde. Erronka horien inguruan jarduera osagarriak ere antolatu izan dituzte.

Aurten ostiralez egingo dute eguna, eta Markelen Irria eta Juneren Hegoak elkarteak laguntzeko izango da bildutakoa. Kirol balentriak kroketekin ordezkatu dituzte oraingoan. «Berrikuntza nabarmena da, mundu guztiari atentzioa eman dio-eta kroketen kontu honek», esan du Mendikutek, umorez. 1.000 izango dituzte prest, eta euro batean salduko dute bakoitza. Hamabi zapore izango dira aukeran: besteak beste, txipiroiak tintan, izkirak, urdaiazpikoa, bakailaoa, Ezpeletako (Lapurdi) piperrak eta gazta, Idiazabalgo gazta… «Txosna hutsa jarri ordez, espero dugu arratsaldea erakargarria egitea behintzat».

16:30ean ekingo diote festari. Ordu horretan zabalduko dituzte Real Sociedad fundazioaren puzgarriak, eta arratsalde osoan egongo dira. 17:00etan, eskulanak egingo dituzte. 18:30ean Jaixkipe txarangak girotuko ditu herriko bazterrak, eta kalean segituko dute 19:00etan ere, Bidasoa eta Lezoko erraldoiek kalejira egingo dute eta. 20:00etan zumba saioa gidatuko dute Irenek eta Beak, eta 21:00etan zozketa solidarioaren sari banaketa egingo dute —nahiz eta sariak jasotzeko hilabeteko epea egongo den, Mendikutek argitu duenez—. 21:15ean, diskofesta izango da, DJ Juanorekin.

Kalearen beharra
Hamar urte pasatxoko ibilbidea daukate bi elkarteek. Haurdunaldian hartutako birus baten ondorioz, garun paralisia dauka Markel Merino lezoarrak, eta haren bizi kalitatea hobetzeko egiten du lan Markelen Irriak; gaixotasunak dituzten haurrei eta haien familiei laguntzen die Juneren Hegoak-ek. Bientzat da garrantzitsua haur horien eta haien senideen egoeren berri ematea.

Kasurako, Juneren Hegoak eguna egiten dute urtero: urrian ospatzen dute, Errenteria-Oreretan. «Guretzat oso garrantzitsua da kalera ateratzea», azpimarratu du Mendikutek. «Ez bakarrik dirua lortzea, baizik eta gure lanari eta egunerokoari ikusgaitasuna ematea. Kalera atera behar dira horrelako egitasmoak». Harrera bikaina izaten du egunak, eta beste horrenbeste Lezon ospatzen dutenak ere. «Herri txikia da, eta dena ematen dute, denak izaten dira hor plazan». Aletxo hori balioetsi du Mendikutek, eta Eduardo Galeano idazlea zenaren berba batzuk ekarri ditu akordura, elkartearen lema dira eta: «Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake».

Erlazionatutako edukiaElkartasun kroketa artean, hegan eta irriz
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.