Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Portua eta Pasaiako hirigintza garapena hizpide

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 'Pasaia: portua eta hiri zatiketa' hitzaldia antolatu du gaur Donibaneko kultur etxean, 18:00etan.

default
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/28

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura Batzordeak hausnarketa eta eztabaida jardunaldi berri bat antolatu du Pasaian, portuak eta hark udalerriaren hirigintza garapenean duen lotura aztertzeko. Pasaia: portua eta hiri zatiketa lelopean, topaketa gaur (osteguna) izango da, 18:00etan, Donibaneko kultur etxean.

Gaurko saioan profesional eta ordezkari instituzionalak bilduko dira portuaren eta udalerriaren hiri garapenaren arteko harreman historikoa eta gaur egungoa aztertzeko. Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Edurne Aperribay Gipuzkoako EHAEOren lehendakariak eta Teo Alberro Pasaiako alkateak irekiko dute ekitaldia. Ondoren, gaian adituak diren Iñaki Ormazabal eta Pablo de la Hoz arkitektoek eta David Candelario Pasaiako portuko zuzendariak hartuko dute hitza. Hitzaldien ondoren, Izaskun Salaberria arkitektoak solasaldi bat gidatuko du. Sarrera doakoa eta irekia da, baina lekuak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren webgunean.

Gipuzkoako EHAEOk antolatutako saioaren helburua da aztertzea nola egituratzen den Pasaia bezalako lurralde bat, portuko jardueraren, hiri sarearen eta herritarren eguneroko bizitzaren arteko elkarbizitza estuak markatuta. Gaurko topaketan lurralde plangintzarekin, arkitekturarekin eta portuak Gipuzkoaren etorkizunean izan dezakeen zeregin estrategikoarekin lotutako gaiak jorratuko direla aurreratu dute sustatzaileek. Ormazabal Pasaiako udal arkitekto ohia da, De la Hoz Pasaiako portuko Plan Bereziaren egilekidea, eta Candelario, aurrez aipatu bezala, egungo Pasaiako portuko zuzendaria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.