
Herriko urte bukaera arteko kultur emarian klasiko asko, eta berritasunak ere badaude. Gaur aurkeztu dituzte horiek guztiak.

%2,4ko eguneraketa aplikatzea proposatu dute, nahiz eta zenbait kasutan izozteak ere aurreikusi dituzten. Proposamena ordezkaritza duten alderdi politikoei aurkeztu zaie.

Udalbatzan erabaki behar dute oraindik proposamena, baina behin onartuta, eskolak Herri Arte Eskolaren egoitzan izango dira. Urtarrilean hasiko da ikasturtea, eta irakasleak langile publikoak izango dira.

Urriaren 3an jokatuko da Lezoko IV. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Lau aktorek, Euskarazko Antzerki Testu Laburren Lehiaketako lau finalisten irakurketa dramatizatua egingo dute.

Udalak ikasturteko lehentasunak markatu ditu. Bost dira, eta Oiartzun herri bizia, bizigarria, jasangarria, berdinzalea eta euskalduna izatea da horien helburua.

Urriaren 16an rockaren festa handia Antxon sortu berri den jaialdiarekin. Barrutiaren eta herriaren historiari keinua da musika latzaren zaleen topagunea.

Feministen Asanbladak 18:30ean Doneztebe plazan egingo duen elkarretaratzearekin bat egin eta herritarrei bertaratzeko deia egin die udalak.

Dozenaka herritar bildu dira Lezoko plazan portuaren jarduteko era gaitzetsi, eta osasuna berma dadila eskatzeko. Urriaren 3ko manifestaziora deitu dute.

Aurten ere martxan jarriko du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Mintzalaguna programa; euskara eroso erabiltzeko, galdutako jarioa berreskuratzeko eta lotsa galtzeko ezinbesteko espazioa eskaintzen du programak.

'Euzkadiko borrokalarietako bat naiz' liburua ondu du bikoteak. 1936ko gerran Gipuzkoan izandako boluntario internazionalistak ikertu dituzte, eta 180 aurkitu dituzte artxibo historikoak miatuz.

Atzo 50 lagun inguru elkartu ziren Antxon energia komunitate bat sortzeko bidea hasteko. Bigarren saioa urriaren 8an izango da, 18:30ean.

Alderdi sozialistak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko.

Martxan da beste urte batez gazte, guraso eta familiei begirako zerbitzua. Lau barrutietako gaztelekuetan eta online eskainiko da zerbitzua.

Aldundiak eta udalak lau orduko lau ikastaro antolatu dituzte elkarte eta herritar taldeentzat, urritik abendura bitartean. Izen emateak irekita daude.