Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Osasunaren aldeko eta portu zikinaren kontrako herri bultzada

Dozenaka herritar bildu dira Lezoko plazan portuaren jarduteko era gaitzetsi, eta osasuna berma dadila eskatzeko. Urriaren 3ko manifestaziora deitu dute.

Atzoko herri argazkiaren une bat.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/09/25

Herri argazkia, elkarretaratzea, asanblea eta deialdi bat egin zituzten atzo Lezon. Abuztuaren 21eko suteak eragindako ezinegon eta haserrea bideratzeko herritarren ekimenez sortutako mugimenduak irmo darrai halakorik berriz ere gerta ez dadin mobilizatzen, eta atzokoa testuinguru horren barruan kokatu behar da. Gurutze Santuaren plazan bildu, esku artean den informazioa zabaldu, eta urriaren 3an (17:00etan, Gurutze Santuaren plazatik) Lezon egitekoa den manifestaziorako deialdia ofizializatu zituzten atzokoan. Herri argazkian izan ziren gehienak lezoarrak izan ziren, baina badiaren inguruko beste herrietako lagunak ere hurbildu ziren Unibertsitateraino.

Asanblean hainbat informazio eman ziren. Hasteko eta behin, Kaialde inguruan den kutsadura neurtzeko gunearen gaineko azalpenak eman zituen partaide batek. Esan zuen datuak bildu bai, baina horiek era nahasgarrian zabaltzen direla: egunero, gunean diren gailuek neurtzen dituzten datuen batez bestekoa ematen dela jakinarazi zuen, eta ordu edo une jakin batean izan daitekeen kutsaduraren neurri zehatza ez dagoela biltzerik. Gainera, kutsadura partikula txikienak (pertsonek arnasketa bidez gorputzera sartzen dituztenak) ez dituela neurtzen azaldu zuen, bai ordea partikula handiagoak, horiek zailago direlarik gorputzen barruraino iristea.

Hala ere, unean-uneko datu zehatzik ez izan arren, neurgailuaren datuetara sarbidea izan duen herritarrak azaldu zuen Lezoren antzera portuen inguruan, edo jarduera industrial handiko eremuen ondoan diren Euskal Herriko beste udalerri batzuekin alderatuta, Lezoko kutsadura indizea nabarmen handiagoa dela.

Bestalde, beste kide batek udalarekin egindako hartu-emanen berri eman zuen. Azaldu zuen Lezoko Udalak ikerketa abian duela, eta ia-ia osatua duela. Gainera, kutsadura denbora errealean neurtzeko gailua jartzeko eskaera eginda dagoela nabarmendu zuen, “kontrola zorrozteko”. Kutsadura kasuak daudenean protokolo bat badela azaldu zuen, eta hori aplika dadin zer egin behar den argibideak ema zituen. “Portuaren estrategia da jasotzen dituen deiak-eta gutxiestea, eta kasurik ez egitea. Hala uste dute kexatzen diren herritarrek amore emango dutela”.

Portuaren eremua erabiltzen duten enpresen gainean, azaldu zuen hainbat zamarekin lan egiteko ez dutela lizentziarik, tartean direlarik portura kutsatuta hel daitezkeen salgaiak: “Horiek maneiatzeko lizentzia ematea Jaurlaritzako Ingurumen Sailari dagokio. Enpresa horiek ez dute lizentziarik”. Bai 2018ko zein abuztuaren 21eko txatar mendixketan izandako suteek ezaugarri komun bat dutela adierazi zen: autoen txatarra da, bereizi eta sailkatu gabekoa, eta horren barruan erregaia eta bateriak daude besteak beste.

Gaintxurizketa
Portuaren beraren jardunaz gain, Gaintxurizketako eremu logistikoaren gaineko informazioa eman zuten asanblean, Portu lehorra deritzon horrena. Azaldu zuten horren gaineko kontsulta txostena jaso dutela Lezoko Udalak, eta hilabeteko epea dagoela horren gaineko alegazioak aurkezteko. “Txosten horretan ez dute ezer kontuan hartu, ez ingurumen arlotik, ez eta han bizi eta lan egiten duten interesen arlotik. Bakarrik plataformari egin diote men”. Hala, plataforma horren kontrako alegazioak aurkezteko sinadura bilketarekin hastear direla azaldu zuten.

Jarraian, atzoko elkarretaratzearen hainbat irudi.

Lezo. 'Osasuna behar dugu' herri argazkia (2026-09-24)
Lezo. ‘Osasuna behar dugu’ herri argazkia (2026-09-24)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.