Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Talentua, gozamena, euskara eta "intringa"

Urriaren 3an jokatuko da Lezoko IV. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Lau aktorek, Euskarazko Antzerki Testu Laburren Lehiaketako lau finalisten irakurketa dramatizatua egingo dute.

Marina Perosanz testuetako baten egilea, Hikako Aintzane Intxaurraga, Aitzol Saizar Kultura zinegotzia eta Ainhoa Salaberria Kultura teknikaria, gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/09/25

Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketaren finalisten berri eman, eta horrekin batera urriaren 3an egingo den Lezoko IV. Irakurketa Dramatizatuen Partidaren xehetasunak eman dituzte gaur. Partida hori, lehiaketatik atera diren lau finalisten testuen artean irabazlea aukeratzeko izango da, beti bezala, publikoaren bozketa bidez. Urriaren 3ko 19:30ean hasiko da finala edo Partida, Lezoko Herri Eskolan. Idoia Garzes, Martin Antxia, Marina Perosanz eta Ander Lacallerenak dira lau lan finalisten egileak, beraz, haien sormenen irakurketa dramatizatua egingo dute urriko lehen larunbatean. Lezo Eszena programaren zati da batez ere gazteen euskarazko sormen lanak sustatu eta saritzea helburu duen egitasmo bikoitza, bai lehiaketa, zein Partida. “Lehiaketak zein Partidak Lezo Eszenaren hiru oinarriak betetzen dituzte: euskara, kultura eta gazteria”, esan du Aitzol Saizar Kultura zinegotziak: “Gainera, Lezok nolabait azaldu behar da testuetan. Euskaraz eta Lezoren inguruan sor daitezkeen istorio erakargarriak izango dira”.

Saizarrek, Hika Teatroko —udalak eta konpainiak elkarlanean antolatzen dituzte bai lehiaketa zein Partida— Agurtzane Intxaurraga, eta udaleko Kultura teknikari Ainhoa Salaberriak eman dituzte zehaztapenak. Adierazi dute aurten 13 lan aurkeztu direla lehiaketara, zazpi emakumeek egindakoak eta beste seiak gizonenak; denak euskaraz izan dira. Izan ere, iazko ediziotik, lehiaketaren oinarrietan zehaztuta dago lanek euskarazkoak izan behar zutela. Datu hori baikor baloratu du Intxaurragak, “2025eko edizioan 11 lan aurkeztu ziren. Aurrera egin dugu”. Lau finalistak aukeratzeko zereginean Olatz Gorrotxategi eta Hodei Arrastoa izan dira, haiek izan dira epaimahaikideak, “lan finalisten hautaketan esan daiteke unanimea izan dela erabakia”, Intxaurragak.

Finalera iritsi diren lau testu laburren irakurketa dramatizatua egingo duten aktoreak Nerea Elizalde, Intza Alkain, Xabi Burgos eta Jurgi Sarasola lezoarra izango dira; lehen biak aktore profesionalak, beste biak amateurrak. Haiek zuzentzen Mireia Gabilondo eta Getari Etxegarai izen handiko aktore eta sortzaileak izango dira. Hala, urriaren 3ko goizean jakingo dute aktoreek zein lan interpretatu beharko duten Lezo Herri Eskolako oholtzan 19:30etik aurrera; lau aktoreak biko bi taldetan banatuko dituzte, bakoitzean profesional bat eta amateur bat ariko delarik. Beraz, ordu gutxi batzuk izango dituzte aktoreek, zuzendarien gidaritzapean, egokitu zaizkien bi testuak prestatzeko.

Lau lanen irakurketa dramatizatua eginda, herritarren txanda iritsiko da. Haiek arduratuko dira erabakitzeaz zein den haien ustez onena. “Intriga”, ordea, azken uneraino luzatuko da, bukaerara arte ez baita egingo ezagun herritarrek aukeratutako lan irabazle hori norena den. Beraz, talentuak, gozamenak, euskarazko sormenak eta intrigak bat egingo dute, arte eszenikoei esker, urriaren 3an Lezon. Kepa Errastik aurkeztuko du Herri Eskolako jolastokiko gaualdia, eta Garazi Esnaola izango du lagun haren inprobisatutako musikarekin. Intxaurragak zehaztu du aurreko seien aldean, aurten lau lan izango direla finalistak, publikoak hala eskatuta eta Partida asko-asko luza ez dadin.

Gazteak, eta zozketak
Aitzol Saizarrek aipatu du lehiaketara urtetik urtera azaltzen den publikoaz gainera, desio duela gehiago etortzea, gazteak batez ere. Denek izango dutelako aukera ilunabar-pasa goxo bat pasatzeko, ikusle bezala, eta boto-emaile modura.

Saria izango dute, gainera, Partidaren ikusleek, Ikusle Fidelaren Saria. Hala, saria lortzen duenarentzat Gasteiz aldera bidaia prestatu dute: hango Nazioarteko Antzerki Jaialdiko sarrerak emango dizkiote irabazleari, baita Artium museorako sarrerak, nahiz han goxo bazkaltzeko aukera. “Baldintza bakarra bete beharko du irabazleak: Gasteizera autobusez joatea, bidaia jasangarria izan dadin”, Intxaurragak. Gainera, errifa bat ere prestatu dute, eta horren irabazleak Euskal Herriko jaki nahiz edariak, Antzerki Testu Laburren Lehiaketako liburuxka, eta Gezalako programazioko bi ikuskizunen sarrerak eskuratuko ditu. “Urriaren 3an, otartekoa eta edaria ekar ditzatela etxetik ikus-entzuleek. Lehen urtean hala izan zen. Lagunen artean, familian, antzerkizaleen artean parteka dezatela afaria, eta Partida”.

 

 

 

 

Erlazionatutako edukiaAntzerki Testu Laburren lehiaketa, askorentzako erakusleiho
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Oraingoz ez dute itsasontziko erregai isuririk atzeman Orion

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.