Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Energia komunitatea izango du Pasaiak

Herritar talde batek komunitatea abiatzeko lehen urratsa egin du jada. Lehen lan saioa ostegunean (hilaren 24an) izango da, 18:30ean, Antxon.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/21

Pasaiako Udalak energia komunitate bat sortzeko prozesua abiatuko du, “herritarrekin batera tokiko energia eredu bidezkoago, parte hartzaileago eta jasangarriago baten alde aurrera egiteko”. Prozesua lehen urratsak egiten ari dela jakinarazi du udalak, herritar talde bat komunitatea gauzatzeko prest azaldu baita.

Udalaren arabera, prozesuaren helburua da “herritarrak energia sistemaren erdigunean jartzea, energia berriztagarriaren sorkuntza eta kontsumo partekatua sustatuz eta, aldi berean, energia kontsumoaren kostua murrizteko eta energia pobreziari aurre egiteko tresnak garatuz”.

Udalak hiru dinamizazio saio egin zituen otsailean eta martxoan herritarrekin, energia komunitateen ezaugarriak eta aukerak ezagutzeko, finantzaketa eta proiektu posibleak aztertzeko eta komunitate bat nola sortu eta kudeatu daitekeen lantzeko. Azken saioan, martxoaren 26an, 15 pertsonako lan talde bat Pasaiako energia komunitatea sortzeko prozesua abiatzeko prest azaldu zen.

Hurrengo fasean, udalak aholkularitza tekniko espezializatuaren laguntza eskainiko du, eta herritarrekin batera hainbat lan saio egingo dira. Lehen saioan bertan parte hartzen dutenen artean zehaztuko da prozesuaren ibilbide orria eta hurrengo saioen ordutegia, parte hartzaileen behar eta proposamenetara egokituta.

Aurreikusitako lan ildoen artean honakoak daudela zehaztu du udalak: energia komunitatearen oinarrizko alderdi teknikoak ezagutzea, beste energia komunitate batzuen esperientziak partekatzea, komunitateak izango duen forma juridikoa erabakitzea, haren izena eta irudia definitzea eta haren egitura eta gobernantza eredua zehaztea. Prozesuaren bukaeran, energia komunitatea herritar guztiei aurkezteko saio ireki bat egitea aurreikusi dutela aurreratu du udal erakundeak.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak emandako 12.800,59 euroko diru laguntza bati esker jarri da martxan. Zehazki, departamentu horrek egindako ekarpena enpresa aditu bat kontratzako egingo da, energia komunitatearen sorreran herritarren bidelagun izango dena.

Honakoa adierazi du Iraitz Pazos Ingurumen zinegotziak: “Energia komunitate bat sortzea ez da soilik energia berriztagarria ekoizteko proiektu bat abiatzea. Energia ereduaren inguruko erabakiak herritarrengana hurbiltzeko eta komunitatean bertan antolatzeko aukera ere bada”. Bide horretan, Pasaian trantsizio energetikoaren aldeko urratsak egiteko konpromisoa berretsi du udalak: “Horregatik, energia komunitate hau herritarrekin batera eraiki nahi dugu, hasieratik. Haiek erabakiko dute zer egin nahi duten, nola antolatu nahi duten eta zer proiektu bultzatu nahi dituzten”.

Pazosek, gainera, energia komunitate batek izan dezakeen eragin sozialean ere jarri du arreta: “Energia berriztagarria sortzeaz gain, autokontsumo partekatua bultzatzeko, energia kontsumoaren kostua murrizteko eta energia pobreziari aurre egiteko aukera ematen dute. Energia garbiagoa izateaz gain, energia eredu bidezkoago baten alde egiteko tresna ere bada”.

Lehen lan saioa ostegunean (hilaren 24an) izango da, 18:30ean, Antxoko Kultur Etxean. Lehen saioan hurrengo hitzorduen egutegia eta prozesuaren ibilbide orri orokorra zehaztuko dira.

Erlazionatutako edukiaEnergia burujaberantz, urratsak Pasaian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.