Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Portu eremuak lagatzeko protokoloa betetzeko eskatu du PSE-EEk

Alderdi sozialistak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/25

Pasaiako PSE-EEk mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko. Mozio horretan, Pasaiako Portu Agintaritzarekin (PPA) sinatutako Jarduera eta Asmoen Protokolo Orokorra osorik eta besterik gabe betetzea eskatu du alderdi sozialistak, portu espazioak herriari doan lagatzeko.

2019an adostutako Esparru Protokoloak udal zerbitzuetarako espazio eta lurzati neuralgikoen erabilera eta integrazioa Pasaiako Udalari doan lagatzea aurreikusten zuela jakinarazi du PSE-EEk: Trintxerpeko topoaren sarbideak, Herrera mendebaldeko biltegien estalkia, alkateordetza eta Trintxerpeko merkatua, Gernika plaza, Ziriza etxea, Donibaneko Kulturgunea eta Bizkaia plaza.

Alderdi sozialistak adierazi du “portuko jabari publikoarekin izandako bizikidetzaren ondorioz urteetan zortasun historikoa” izan ondoren, pasaitarrak “zain” daudela “hiri berroneratzeko, mugikortasunerako eta barruti guztietako bizi kalitatea hobetzeko akordio erabakigarri bat gauzatzeko”.

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez adierazi zuenez, “desafektazio espedienteak izapidetze aurreratuan zeuden, Espainiako Gobernuari dagokionez”. “Beraz, argi dago PPAk ez duela benetako aurrerapenik egin, eta udalerria erregimen iragankor iraunkor baten mende jartzen duela”, zehaztu du PSE-EEk.

“Paralisi horrek behin betiko udal inbertsioak eta espazio publikoaren erabateko kudeaketa zailtzeaz gain”, “egoera onartezinak” sortzen dituela baietsi du alderdi sozialistak, hala nola, udal funtsekin eraikitako Donibaneko Kulturgunea automatikoki PPAren esku uzteko arriskua.

Erreakzioa premiazkoa

PSE-EEren arabera, “premiazkoa” da “ekintza ezaren aurrean erreakzionatzea”: “Ezin dugu onartu Pasaiak balaztatuta jarraitzea, erabakitasun faltagatik. Gure udalerriaren eraldaketaren buru izateak pasaitarren interesak defendatzea eta hartutako konpromisoak zorrotz betetzea eskatzen du. Premiazkoa da Pasaiako hiri ingurunea behingoz eraldatzea eta herritarrei dagokien espazioa itzultzea”.

Horregatik erregistratu du mozioa alderdi sozialistak, PPAri eskatzeko protokoloa osorik betetzeko falta diren espedienteak azkartzeko. “Horren arabera, legegintzaldi hau bukatu aurretik juridikoki bermatu behar da gune horiek guztiak udalaren jabari publikokoak eta doakoak direla, eta alkateari eskatzen zaio Jarraipen Batzorde Mistoaren premiazko deialdia egitea, lurzati bakoitzeko epe zehatzekin itxitako egikaritze egutegia finkatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Oraingoz ez dute itsasontziko erregai isuririk atzeman Orion

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.