Energia komunitatea urrats sendoak egiten ari da
Atzo 50 lagun inguru elkartu ziren Antxon energia komunitate bat sortzeko bidea hasteko. Bigarren saioa urriaren 8an izango da, 18:30ean.
Pasaiako energia komunitatea urrats sendoak egiten ari da. Atzo 50 lagun inguru elkartu ziren Antxoko Kultur Etxean egindako saioan, Pasaian energia komunitate bat sortzeko bidea hasteko. Atzoko bilkuran datorrenaren data finkatu zuten: urriaren 8an (osteguna) izango da, 18:30ean, Antxoko Kultur Etxean.
Bigarren saio horretan mamian sartuko direla jakinarazi dute sustatzaileek: Zer da energia komunitate bat? Zein aukera eskaintzen ditu? Nola funtzionatzen du? Zein proiektu bultza daitezke Pasaian? “Lehen kontzeptuak ezagutzeko eta elkarrekin lehen harremanak egiteko saioa izango da”, aurreratu dute.
Bigarren saioan izateko, ez da beharrezkoa lehenean parte hartu izana. Eta lehenean parte hartu baino bigarrenean egoteko aukera izango ez dutenei bigarren saio horretako informazioa bidaliko zaie. Sustatzaileek nabarmendu dute energia komunitateen inguruan jakin mina edo interesa duen oro dagoela gonbidatua.
