Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkarteentzako formakuntzak martxan dira bigarrenez

Aldundiak eta udalak lau orduko lau ikastaro antolatu dituzte elkarte eta herritar taldeentzat, urritik abendura bitartean. Izen emateak irekita daude.

Gurasoentzako hezkidetza formazio_sai
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/25

Pasaiako Udalak herriko elkarte eta herritar taldeei begirako formakuntzen bigarren edizioa jarri du martxan. Urria eta abendua bitartean, lau orduko lau ikastaro izango dituzte eskuragarri. Honakoa da 2026an egiten den bigarren ekitaldia. Orain eskainiko diren bi ikastaro, gainera, 2025ean ere egin ziren, eta harrera ona izan ondoren, eguneratuta eskainiko dira berriz. Horrez gain, elkarteek adierazitako beharretatik abiatuta, bi ikastaro berri eskainiko dira urteko azken hiruhilekoan.

Honakoak dira eskainiko diren ikastaroak:

  • Talde eraginkorrak. Urriaren 7an eta 14an, asteazkenak, 18:00etatik 20:00etara, San Pedroko Udal Aretoan.
  • Administrazio eta kontabilitate oinarriak. Urriaren 26an eta azaroaren 2an, astelehenak, 18:00etatik 20:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • Taldeen lana errazteko konponbide digitalak. Azaroaren 24an eta abenduaren 1ean, astearteak, 18:00etatik 20:00etara, Donibaneko Topagune Gelan.
  • Komunikazio eraginkorra: kartel erakargarri bat nola egin? Azaroaren 16an eta 23an, astelehenak, 18:00etatik 20:00etara, Antxoko Kultur Etxean.

Ikastaro guztiak doakoak dira, eta izen emateak irekita daude jada. Izen emateak bi modutara egin daitezke: udal webguneko galdetegia betez edo posta elektronikora mezua idatziz. Galderak eta zalantzak ere mezu elektronikoaren bidez formula daitezke.

Ikastaroak egin ahal izateko, gutxienez hamar pertsona bildu beharko dira. Kopuru horretara iritzi ezean, ez da ikastaroa antolatuko.

Saioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko Sailak eta Pasaiako Udalak antolatu dituzte elkarlanean, eta udalak herritar eta erakunde guztiak animatu ditu parte hartzera.

Ikastaroak

  • Talde eraginkorrak. Antolaketaren eraginkortasunari eta egunerokotasunean aplikatzeko tresna erabilgarriei buruzko saio praktikoa da. Proiektuen plangintzarako eta jarraipenerako hainbat eredu eta tresna hartuko dira kontuan, tartean funtsezkoak diren bi alderdiri buruz: bilera eraginkorrak eta denboraren kudeaketa.
  • Administrazio eta kontabilitate oinarriak. Irabazi asmorik gabeko erakunde baten lege esparrua ulertzeko saio teoriko-praktikoa da. Kontabilitate esparrua ezagutu, ulertu eta kontuan hartu beharreko elementuak landuko dira, parte hartzaileek beren kasuak partekatu eta eguneroko kudeaketa erraztuko duten trikimailuak, tresnak eta programak ezagutuz.
  • Taldeen lana errazteko konponbide digitalak. Elkarteen beharretara egokitutako irtenbide digitalak ezagutarazteko ikastaroa da, egunerokoan funtsezko alderdiak hobetzeko tailer praktiko batzuen bidez, hala nola: komunikazioa, barne antolaketa eta proiektuen kudeaketarekin lotutakoak. Mugikor edota ordenagailu baten laguntzaz zenbait tresna ezagutu eta praktikan jarriko dira.
  • Komunikazio eraginkorra: kartel erakargarri bat nola egin? Elkarte eta eragileek beraien egitasmoak herritarren artean zabaltzeko, ezagutarazteko eta parte hartzera animatzeko ezinbestekoa da komunikazio bide eraginkorrak baliatzea. Ikastaro honetan, egitasmo zehatzetarako sortzen diren kartelei erreparatuko zaie: erakargarri egiteko ezaugarriak, interneterako baliabideak edota diseinurako irizpideak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.