Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Erabilerari arnas emateko ezinbesteko espazioak

Aurten ere martxan jarriko du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Mintzalaguna programa; euskara eroso erabiltzeko, galdutako jarioa berreskuratzeko eta lotsa galtzeko ezinbesteko espazioa eskaintzen du programak.

Ximun Leturia Lete, Mintzalaguna pprogramaren koordinatzailea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/25

Euskararen ezagutza behar-beharrezkoa da hizkuntza galduko ez bada, baina ezer gutxirako balio du bere horretan erabiltzen ez bada; eta erabiltzeko espazioak, arnasguneak ezinbesteko dira. Lan horretan, euskararentzat arnasguneak eraiki eta elikatzen ari da Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, eta horietako bat Mintzalaguna proiektua da.

Aurtengoarekin 25 urte beteko ditu Mintzalaguna programak Errenteria-Oreretako euskalgintza elkarteak abian jarri zuenetik; 2001ean izan zen hori. Ordutik euskaraz bizi nahi eta horren aldeko apustua egin duten makina bat herritar arrimatu da mintzalaguntzaileen aterkipera zekien hura freskatu, lehen elkarrizketa hasi eta buka euskaraz egiteko beharrezkoa zuen ausardia bildu, edota lotsa galtzeko espazio seguru baten bila. Aurten ere eskainiko die aukera euskaraz eroso, norbere erritmoan eta gune seguru eta lasaian aritu nahi dutenei Lau Haizetarak. Matrikula epea zabalik da jada, eta parte hartu nahi dutenek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: euskaraz elkarrizketa bat izateko gaitasuna izan, eta astean behin ordubeteko saioetan parte hartzeko konpromisoa mantentzea ikasturtean zehar: «Mintzalaguna programan parte hartzea doakoa da, eta parte hartu nahi dutenen ordutegira moldatzen saiatzen gara, taldeak goizez zein arratsaldez izaten dira», azaldu du Ximun Leturia Lete programaren arduradunak.

Urrian egingo ditu euskara elkarteak taldekatzeak, baina nabarmen jarri du Leturiak izen emate ofiziala orain zabaldu bada ere, ikasturte osoan zehar dagoela aukera programarekin bat egiteko. Horretarako 613 25 49 04 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek, QR kodea baliatu galdetegia betetzeko, bulegoa@lahaizetara.eus posta elektronikora mezua bidali, edota Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzara joan —Joxepa Antoni Aranberri anitzenea— astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara.

70 mintzalagun eta 13 talde

Joan den ikasturteko datuen berri eman du Leturiak: «70 mintzalagun eta 13 talde izan genituen iaz denera». Horien profila ere izan du mintzagai Lau Hazietarako ordezkariak, «emakumeak izaten dira gehienak, 40 urtetik gorakoak». Euskararekin urrats bat aurrera egin nahi dutenei deia Mintzalaguna proiektuaren arduradunak: «Euskara ikasten ari direnei, edota urteak euskara erabili gabe izan eta orain berreskuratu nahi dutenek ere lekua dute gurean».

Mintzalagunei deia, baina baita mintzalaguntzaileei ere, asteroko ordubeteko saio horietan gidari aritzen direnen beharra baitu programak, «euskara jakin eta euskaraz bizi nahi duten horiei erremintak eskura jartzeko gogoa baino ez dute behar».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.