Adin txikiko bat prostituitzea salatu du Oiartzungo Udalak
Feministen Asanbladak 18:30ean Doneztebe plazan egingo duen elkarretaratzearekin bat egin eta herritarrei bertaratzeko deia egin die udalak.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuen 43 urteko gizon bat eta 32 urteko emakume bat atxilotu dituztela haiekin ahaidetasun harremana duen adingabe bat prostituitzea leporatuta.
Gizonezkoa Donostian atxilotu zuten, eta emakumea, berriz, Oiartzunen.
Gertakariak hautsak harrotu ditu, eta segituan jakinarazi zuen Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egin zuela gaur 18:30ean, Doneztebe plazan.
Oiartzungo Udalak, bere aldetik, “adingabe bat prostituitzea gogor gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi” nahi izan du, eta Feministen Asanbladaren deialdiarekin bat egiteaz gain, herritarrak ere euren gaitzespena adieraztera gonbidatu ditu.
