Behobia-Donostiak eragina izango du Antxoko trafikoan
Lasterketak Nafarroa etorbideko irteerari eragingo dio. 08:30etik 15:30era bitartean, Antxotik ateratzeko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu du udalak.
Igandean (hilaren 8an) Behobia-Donostia lasterketa entzutetsuaren 61. edizioa egingo da. Urtero bezala lasterketa Antxotik igaroko da, eta Nafarroa etorbideko irteerari (lehengo N1 errepidea) eragingo dio. Hori dela eta, 08:30etik 15:30era bitartean, barrutitik ateratzeko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu du Pasaiako Udalak.
Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla adierazi du udalak, eta horiek aldatu egin daitezkeela probaren garapenaren arabera. Informazio gehiagorako, Pasaiako Udaltzaingoaren telefonoa jarri dute interesdunen eskura (943 00 43 00).
