Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Teo Alberrok positiboki baloratu ditu autobus zerbitzuen zuzenketak

Zuzenketak herritarren presioarengatik eta udalaren exijentzia formalengatik egin direla adierazi du alkateak. Hala ere, informazio zehatza, epeak eta konpromiso formalak eskatu ditu.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/11/04

“Herritarren presioak eta udalaren exijentzia formalek emaitzak eman dituzte. Pasaiako autobus zerbitzuaren inguruan azken hilabeteotan egindako elkarlanari esker, aldundiak atzera egin du, eta hainbat hobekuntza iragarri ditu”. Teo Alberro Pasaiako alkatearen hitzak dira horiek, eta positiboki baloratu ditu aldundiak autobus zerbitzuan egindako zuzenketak.

Herritarrek deituta, urriaren 23an mobilizazioak egin ziren Pasaian. Alkatearen arabera, mobilizazio horiek erakutsi zuten arazoak Pasaiako bizilagun askoren eguneroko beharrei eragiten diela: “Eskerrak eman nahi dizkiet herritarrei, sinadurak bildu dituztenei eta arazoa agerian jartzeko lanean aritu diren eragile guztiei. Herria antolatzea, elkartzea eta bere eskubideak defendatzea funtsezkoa da. Udaletik ere gure ardura hartu dugu, eta aldeon arteko elkarlanak merezi izan du”.

Udalak gogorarazi du 2024ko urriaren 7an aurkeztu zuela Lurraldebusen emakidaren proiektu aldatuaren aurkako errekerimendu formala. Udal erakundeak adierazi du aldundiak urte bereko abenduaren 3an bota zuela atzera udalaren eskaera, eta 2026an, murrizketen berri izan zutenean, Alberrok idatziz eskatu zion Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuari neurriak berrikusteko eta E03, E07 eta E09 lineetan aurreikusitako kalteak saihesteko.

Irailaren 28an Dominguezekin egindako bileran ere aldarrikapen horiek berretsi zituen Alberrok, eta irtenbiderik lortu ez zutenez, Eider Mendoza diputatu nagusiaren esku hartzea eskatu zuen alkateak. Udalak, gainera, urriaren 20an egindako osoko bilkuran onartutako mozioaren bidez, kendutako zerbitzuak, maiztasunak eta konexioak berreskuratzeko eskatu zion aldundiari.

Aldundiak atzera egin du

Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuak atzo iragarri zituen aldaketek udalaren eta herritarren hainbat eskaerari erantzuten dietela baietsi du Alberrok:

  • E03 linea (Donibane-Ospitaleak, egungo OR07): Aldundiak iragarri zuen linea hori Errenteria-Oreretako hainbat auzotatik (Beraun, Pontika, Kaputxinoak, Galtzaraborda edota Alaberga) pasako zela. Horrek nabarmen luzatzen zituen sanjuandarren ospitaleetarako bidaiak. Hainbat kexaren ondoren, urria baino lehen lortu zen atzera egitea, eta ez zen indarrean sartu.
  • E07 linea (San Pedro-Ospitaleak, egungo OR09): Escalerillas, Buenavista, Nafaroa hiribidea eta Molinao geralekuak kendu zituen aldundiak, eta horren ondorioz, eten egiten zen San Pedro-Trintxerpe eta Antxo arteko autobus lotura zuzena eta zaildu egiten zen Antxoko beste garraio publikoekiko (topoa edo trena) intermodalitatea. Autobus horrek geldialdia egingo du orain Escalerillasen, Buenavistan eta Nafarroa hiribidean, baina aldundiak aipatu du Molinaotik saihesbidea hartuko duela autobusak, ez bertan geldialdirik egingo duenik.
  • E09 linea (San Pedro-Donostia, egungo OR05): Maiztasunak gutxitu zituen aldundiak, astelehenetik larunbatera 15 minututik 20ra igaroz ia egun osoan zehar, eta igande eta jaiegunetan 30 minutura lehengo 20 minutuetatik. Orain, astelehenetik ostiralera aurreko maiztasunak berreskuratuko dira nagusiki (ez egun osoan zehar, baina bai, aldundiaren arabera, ordurik jendetsuenetan). Hala ere, larunbatetako maiztasuna (lehen 15 minutukoa zena) igande eta jaiegunekoetara parekatu dute (20 minutu).

Argitzeko eta berreskuratzeko asko

Alberrok baietsi du aldundiak argitaratutako informazioa ez dela “ez nahikoa, ezta formala ere”, hainbat gai “airean” geratu baitira. E07 linearen kasuan, adibidez, aldundiak zehaztu du autobusak “Molinaotik barrena hartuko duela saihesbidea”, baina ez du adierazi Molinaon geldialdia egin eta geraleku hori berreskuratuko denik.

Hori dela eta, alkateak iragarri du gutun formal bat bidaliko diola Azahara Dominguez diputatuari, honako informazioa eta konpromisoak eskatzeko:

  • Linea bakoitzaren ibilbide osoak eta geraleku guztiak, noranzko bakoitzean.
  • Ordutegi zehatzak eta maiztasunak, eguneko tarte guztietan eta asteko egun guztietan.
  • Iragarritako aldaketak martxan jartzeko data zehatza.
  • Geltokietako markesinetan informazio eguneratua, argia eta ulerterraza jartzea, azken asteotan erabiltzaileen artean sortutako nahasmena eta informazio falta berriro gerta ez daitezen.
  • Urrian zerbitzu berria martxan jarri zenetik jasotako erabilera datuak, aldaketek izan duten eragina aztertu eta zerbitzuaren benetako beharrei erantzuteko.

“Ezin da halako aldaketarik egin erabiltzaileei informazio argirik eman gabe. Azken asteotan nahasmena izan da nagusi: ordutegiak falta izan dira markesinetan, ibilbideak eta izenak aldatu dira, eta herritarrek autobusak galdu dituzte, ondorioz. Mugikortasun zerbitzu publiko batek ezin du horrela funtzionatu”, esan du Alberrok.

Alkateak, gainera, erakundeen arteko harremana kritikatu du: “Beste behin, Pasaiako herritarrek eta udalak prentsaren eta sare sozialen bidez izan dugu gure herrian izango diren aldaketa garrantzitsuen berri; ez dugu inolako informazio ofizialik jaso”.

Eta honela bukatu du: “Lortu dugu aldundiak hainbat murrizketa zuzentzea. Hori herritik egindako presioaren eta udalaren errekerimenduen emaitza da, eta aurrera egiteko indarra ematen digu. Baina ez gara hemen geratuko: Pasaiak kalitatezko autobus zerbitzua behar du, barruti guztiak eta herritarren beharrak kontuan hartuko dituena. Horretan lanean jarraituko dugu”.

Erlazionatutako edukiaLurraldebusek Oarsoaldean ematen duen zerbitzuan hobekuntzak iragarri ditu Azahara Dominguezek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.