OKEko futbolarien emaitzak eta asteburuko partidak, hemen
Aurreko asteburuko emaitzak helarazi dizkio HITZAri klubak, baina baita datozen egunetako partidak noiz eta non izango diren ere.
Oiartzun Kirol Elkarteak aurreko asteburuan jokatutako partiden emaitzak helarazi dizkio HITZAri, baina datozen egunetan izango dituzten norgehiagokak ere argitaratu dituzte.
Hona hemen aurreko asteburuko partiden kronikak:
Hondarribia 2 – 2 Ohorezko erregionala
Klubak kontatu duenaren arabera, zelai zail batean joko aldetik “izugarrizko lehen zatia” egiteko gai izan ziren,”konbinazio azkarrez” betetako jokaldi batean aurretik jartzea lortuta.
Bigarren zati hasieran aurkariak oiartzuarrak bilatzen hasi ziren, baina bigarren gol bat egitea lortu zuten area kanpotik egindako jaurtiketa bati esker. Abantaila gordetzen ari ziren une batean, geldikako jokaldi batean hain justu, aurkariek gola sartu zuten, eta partidako azken jokaldian hondarribiarrek berdinketa lortu zuten.
3 RFEF 1 – 0 Tolosa
Partidaren hasiera on baten ondotik Tolosak gidaritza hartu zuen, baina atsedenera 0-0 iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasieran ere Tolosak izan zuen jabetza, baina diote arriskurako jokaldi gehiegirik ez zituztela sortu.
Oiartzuarrek, baina, sortutako aukeretako bat baliatu, eta 1-0 jarri ziren markagailuan. Gol horri esker arnasa hartu eta arriskuko pare bat jokaldi sortu zituzten, eta gola sartzeko aukerak sortu zituzten. Hala ere, golik ez zuten lortu, eta partidaren azken hamabost minutuetan Tolosak baloiaren jabetza hartu zuen berriz. Partida, baina, 1-0 geratu zen.
UFS Usansolo 1 – 5 Areto futbola OKE
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak hiru puntu garrantzitsu ekarri zituen Bilbotik Usansoloren aurka 1-5 irabazi ondoren. Partida hasieratik Oiartzun nagusi izan zela diote, eta atsedenera 0-2 iritsi zirela nabarmendu. Bigarren zatian ere oiartzuarrek izan zuten partidaren kontrola, eta zenbait saiakeren ondotik 0-5 jarri zuten markagailua. Partida amaitzeko bost minuturen falta sartu zuten etxekoek euren gola.
Benetako AZ white tara 5 – 7 Miren Taberna
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak hiru puntu eskuratu zituen Donostiatik Benetako taldearen aurka 5-7 irabazi ondoren. Partida ondo hasi zen oiartzuarrentzat gol batekin, baina etxekoek ondo erreakzionatu eta hiru gol sartu zituzten. Atsedenaren aurretik, baina, oiartzuarrek aldea murriztu zuten, eta bigarren zatian 3-5 jarri zuten markagailua. Etxeko taldeak laugarren gola sartu zuen, baina oiartzuarrak erreakzionatu eta 4-7koa ezarri zuten. Partida amaitzear zela, etxekoek gola sartu eta 5-7 amaitu zen partida.
Horiek aurreko asteko partiden kronikak dira, eta honakoak, berriz, asteburu honetako hitzorduak:
- Bihar, hilak 6, ostirala
- Miren Taberna – Martutene. 20:15, Elorsoro
- Etzi, hilak 7, larunbata
- Alaves – Emakumeak 3. maila
- SP Herrera – Lehenengo erregionala
- Mariño – Terri
- Euskal liga gazteak – Danok bat. 15:45, Karla Lekuona
- Jubenila C – Sanse. 17:45, Karla Lekuona
- Jubenila D – SP Herrera. 19:45, Karla Lekuona
- Real Union – Ohorezko kadete mutilak
- Kostkas – kadeteak B
- Kadeteak B neskak – Intxaurdi. 12:15, Karla Lekuona
- Mundarro – Infantil handia
- Infantil txikia – Sanse. 14:00, Karla Lekuona
- Infantila F8 . Intxaurdi. 11:00, Karla Lekuona
- Areto futbola hirugarren maila – Donipari
- Igandea, hilak 8
- Ohorezko erregionala – Orioko. 12:30, Karla Lekuona
- Ohorezko erregionala neskak – Orioko. 15:30, Karla Lekuona
- Pereferente jubenilak – Santo tomas lizeoa. 18:00, Karla Lekuona
- Hernani – Ohorezko kadete neskak
- Kadeteak c- Kostkas. 09:00, Karla Lekuona
- Sanse – infantil lehenengo maila
- Infantil f11 neskak – Pasaia. 10:40, Karla Lekuona
