AP-8 eta GI-20rako 12. sarrera itxiko dute gaur gauean Bilboko noranzkoan
Adarkatzean lanak egin behar dituzte, eta sarrera hori gaurko (hilak 3) 21:00etatik 05:00ak aldera arte ixtea aurreikusi dute.
Gaur (asteartea, hilak 3) Oiartzungo AP-8 eta GI-20rako 12. sarrera itxiko dute Bilboko noranzkoan bertako adarkatzean segurtasuna hobetzeko lanak egin behar dituztelako.
21:00etatik aurrera itxiko dute pasabidea, eta hortaz ezingo da Oiartzungo bidesaria erabili AP-8 zein GI-20 errepideak Bilborantz hartzeko. Itxiera hori 05:00ak aldera artea izatea aurreikusi dute.
Oztopo horien aurrean, baina, zenbait gomendio eman ditu aldundiak: batetik, GI-636tik Irun M/O sarrerara joatea AP-8a hartzeko, eta, bestetik, GI-636tik Pasaiara joatea eta bertan Beraungo lotunean GI-20a hartzea Behobiako noranzkoan, jarraian Errenteriako lotunean AP-8an sartzeko.
