Basabizi zentroan sendatutako zapelatz bat askatuko dute Arditurrin
Igandean (hilak 8) izango da hitzordua, 11:00etan, eta bertaratzeko izena eman behar da aldez aurretik. 3 euro balio du.
Basabizi zentroak Gipuzkoako basa fauna berreskuratzeko egiten du lan, eta haien egitekoa animalia zaurituak birgaitzea eta sendatzea da berriro ingurune naturalera itzuli daitezen.
Ez da lehenengo aldia Arditurri parketxean Basabizin sendatutako animaliak askatuko dituztela, baina inor joateko irrikaz badago, igandean (hilak 8) izango du zapelatz baten askapena bertatik bertara bizitzeko aukera.
Hitzordua 11:00etan izango da, eta saioan aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko teknikariek libratuko dituzten hegaztiei, Basabizi zentroan egiten den lanari eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoei buruzko azalpenak emango dituzte.
Bertaratzeko izena eman behar da derrigor mezu elektroniko bat idatzita edota 943 49 42 48 zein 688 89 50 68 zenbakietara deituta. Hiru euroko prezioa du jarduerak.
