AP-8 autopistaren bidegurutzea handitzeko lanak hasi ditu Bidegik
Obra horiek 17 hilabete iraungo dute, eta Oiartzungo ordainlekuko kabinatik bertara sartzeko segurtasuna hobetzea dute helburu.
Bidegiren lanak AP8an.Herri Bizia Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak, besteak beste AP-1/AP-8 autopista kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den foru-sozietateak, eta aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko erakundeak, Oiartzunen, Fanderia eta Lartzabal auzoen ondoan, AP-8 autopistaren bidegurutzea handitzeko lanak hasi ditu.
Obra horiek 17 hilabete iraungo dute, eta Oiartzungo ordainlekuko kabinatik bertara sartzeko segurtasuna hobetzea dute helburu.
Horrela, obrak egin aurreko lanei ekin zaie. Horien artean daude obraren eragin-eremuan dauden zenbait zuhaitz moztea, autopistaren errodadura-plataformaren zabalera handitzea aurreikusten delarik.
Lanak amaitu ondoren, ibaiertzeko basoari edo haltzadi atlantikoari dagozkion zuhaitzak landatzea aurreikusi da, eremu horretan autopista eta Oiartzun ibaia elkartzen baitira.
