Otsailaren 2an (larunbata) egingo dute Inauterien aldarrikapena Hungariako Kaldereroek Trintxerpen. 18:00etan aterako dira Serafin Esnaola plazatik helduak, eta haurren kontzentrazioa ordu erdi lehenago egingo dute, 17:30ean. Dena ondo joan dadin, ordea, entseguak prestatu dituzte (zartaginak eta mailuak eraman behar dira). Honakoak dira:
- Hilaren 29an (asteartea): 20:00etatik 21:00etara alkateordetzaren beheko pisuan.
- Hilaren 30ean (asteazkena): 20:15etik 21:15era alkateordetzaren beheko pisuan.