Ulian dauden ehiza postuak kentzeko eskatu dio Eguzkik aldundiari

Ehiza postua Ulian

Ehiza postua Ulian

2012. urtean Ulian ehizatzea debekatu bazuten ere, oraindik mendi horretan zeuden ehizarako pstuak bere horretan daudela salatu du Eguzkik eta postu horien ardura duten elkarteei kentzea eskatzeko galdegin dio aldundiari, “legez kanpokoak izateaz gain, paisaia itsusitu eta kutsatzen dutelako”. Ehiza debekatzeko erabakiaren gainean mintzatu da Eguzki halaber. Talde ekologista “baikor” azaldu da, paseko ehizaren garaia amaituta egin duen balorazioan, “Ulia mendian tiro hotsik entzun gabe, eta istripuen beldur izan gabe ibiltzerik izan dutelako debekuari esker bertara hurbildu direnek”.

Ikerketaren berri
Joan den urteko abuztuan Platako farolan izandako sutea ere ekarri du gogora Eguzki taldeak, eta haren gainean zabaldutako ikerketaren emaitzak publikoak egin ditzaten eskatu du. Pasaiako udalari berriz, sutean kaltetutako eremua “basoberritzeko” eskatu dio, “publikoa den lur sailen kasuan, gutxienez”.

Trintxerpe inguruan izandako luizien gainean aritu da azkenik talde ekologista: “Ereikitzen ari diren urbanizazioaren lanek eragin dituzte luiziak, eta urtarrilean izandako euri jasek egoera okertu egin dute. ezinbestekoa iruditzen zaigu herritarrek, zein bertan bizi diren bizilagunek egungo egoera zein den ezagutzea”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend