Etxe kaleratzeen kontrako musika jaialdia egingo dute larunbatean (hilak 11), 20:00etatik aurrera Trintxerpeko Mogambo aretoan, Gipuzkoako Stop Etxe Kaleratzeak taldeak antolatua. Bertako izarra Irungo Vomito talde historikoa izango da. Baina haiekin batera Urko Menaia, Sabur, Fundacion Robo eta Skandalo Publiko igoko dira oholtzara. Festa mukatzeko KXDJ# eta Placida Ye-Ye disko jartzaileen emanaldiak izango dira.
Sarrerak aldez aurretik eta egunean bertan eros daitezke. Aurretik erosita 8 euroko prezioa dute, eta honako tokietan lor daitezke: Irunen, Sunbilla tabernan; Errenteria-Oreretan, De Cyne Reyna tabernan; Donostian, Koh Tao eta Le Bukowski tabernetan, eta Lasarte-Orian Trumoi tabernan. Egunean bertan sarrerak Mogambon erosten dituenak 10 euro ordaindu behar ditu.