Eguraldi txarrak Antxon larunbatean egitekoa zen Marealta Eguna baldintzatu zuen. Hala, Molinao erreka garbitzeko asmoa zuten egunean parte hartu nahi zutenek, baina euriteagatik –Molinao errekatik ur asko jaisten zen, eta ezinezkoa zen hondoa garbitzea– garbiketa saioa Pasaia-Lezo Lizeoaren inguruko errekastoan egin zuten. Hamarnaka boluntariok egin zuten bat herri ekimenarekin, eta Lizeo ondoko errekastoko belarrak eta beste hainbat toki garbitu zituzten, giro onean, baina euripean. Ondokoak bertako hiru irudi dira.