Denboraldiko lehen garaipena lortu du Oiartzunek
Asteburuan denboraldiko bigarren jardunaldia jokatu zuen Oiartzunek, igo berri diren Hirugarren Mailan jokatzen ari dira denboraldi honetan. Hala, 0-1 irabazi zion Amurrio taldeari, Unai Bello hasiberriak sartutako golari esker.Garaipena, ordea, ez zen erraz etorri. Lehen zatian oiartzuarrek sufritu egin zuten eta atsedenaldira hutseko berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatian Amurrio gogor hasi zen baina pixkanaka oiartzuarrek baloiaren jabe egin eta 65. minutuan gola sartu zuten. Garrantzizko hiru puntu lortu zuen Oiartzungo taldeak.