Emakumea Pilotari egitasmoaren barruko partida
Paletaren mundura hurbildu nahi duten 18 urtez goitiko emakumeak Emakumea Pilotari egitasmoari esker badute horretarako aukera. Oarsoaldean antolatu den ikastaroa Oiartzunen izango da.
Izena emateko epea hilaren 11n bukatuko da eta izena emateko Elorsoro kiroldegiko
harrerara jo behar da, posta elektroniko honetara idatzi edo 665 98 85 88 telefono zenbakira deitu. Ikastaroaren prezioa 115 eurokoa da (asegurua barne).
Saioak Patri Espinarrek gidatuko ditu eta astelehenero izango dira hilaren 14tik hasita, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan, 19:30etik 21:00etara.