Alaia Martin eta Jokin Uranga finalerdietan sartu dira
Alaia Martinek Oiartzungo saioan hartuko du parte eta Jokin Urangak Gernika-Lumokoan. Jon Martin ere Gernika-Lumon ariko da, zuzenean lortu zuen hark finalaurrekora txartela.
Oiongo kanporaketa eta gero, finalaurrekoetan nor ariko diren erabaki zen. Hala, Alaia Martin eta Jokin Uranga izango dira saio horietan. Jon Martinek Villabonan jokatutako saioa irabazi zuenez zuzenean sailkatu zen. Beraz, Jon Martinek eta Jokin Urangak azaroaren 9an izango dute saioa Gernika-Lumon eta Alaia Martin etxean ariko da azaroaren 16an.