Atzoko Behobia-Donostia laasterketan denera 79 lezoar iritsi ziren helmugara. Horien artean, emakumeetan, Lurdes Oiartzabal izan zen azkarrena 01:22:08 denborarekin (emakumeen sailkapen nagusian zortzigarrena izan zen), Amaia Intxaustiren (1:41:03) eta Oihana Rojasen (01:41:16) aurretik. Gizonetan, berriz, Joxe Mari Intxausti izan zen lehena Bulebarreko helmugara iristen, 01:11:54 denborarekin. Ondoren Asier Urdanpilleta (1:12:37) eta Alain Gonzalez (1:13:34) iritsi ziren. Hondoko PDF artxiboan lezoar guztien sailkapena dago.
Behobia-Donostia 2013 Lezoko sailkapena