'Mundipurdiko ipuinak' bihar Andreonen
Ipuin kontaketa saioa izango da bihar,a steazkenero bezala, Andreone Liburutegian. Lau eta zazpi urte arteko haurrei begirako ekimenaren barruan Maite Frankok Mundipurdiko Ipuinak emanaldia egingo du bihar 18:30etik aurrera.
Hilaren 20an izango da ipuin kontaketen azken saioa. Aritz Gorrotxategik Liburuek badituzte gurpilak emanaldia egingo du.