Arabako Lautadari Biraren barruko seigarren etapa antolatu du Jaizkibel Mendizale Taldeak iganderako. 08:00etan bilduko dira mendizaleak Opakuarantz irteteko. Handik hainbat mendiren igoera hasiko dute, tartean, Ballo (1197 m) eta Legunbe (1127m), Nafarroa eta Araba arteko mugan, Urbasa mendilerroan. Ondoren Ziordira jaitsiko dira. 20 kilometroko ibilbidea osatuko dute, tartean bazkaria eginez. Informazio gehiagorako
elkartearen webgunea kontsulta daiteke edota 647 00 49 68 (Iñaki) telefono zenbakira deitu. Horrez gain, gaur eta ostiralean, bada elkarteak Antxoko Oarso kalean duen egoitzatik pasatzea, 20:00etatik 22:00etara.
Jaizkibel Mendi Taldekoak, Arabako lautadan