Azoka solidarioa antolatu du Gaxuxak jostailuak biltzeko
Gabonetan jostailurik jasotzeko aukera izango ez duten haurrenganaino heldi nahi du Lezoko Gaxuxa elkarteak. Azoka solidarioa antolatu dute horretarako hilaren 25, 26 eta 27an. Helburua lezoarrek etxean eta baldintza onean erabili gabe dituzten jostailu horiek beharra dutenentzat biltzea da, “haur horiek ere gabonetan bere oparia jasoko dutela ziurtatze aldera”. Azoka solidarioa trukean oinarrituko dela azaldu dute antolatzaileek: “Hazitako haurrek utzitako jostailuak edo eta etxean erabiltzen ez direnak ekartzeko eskatzen diegu herritarrei”. Baldintzaere jarri dute, jostailuak utzi aurretik egoki zainduta daudela ziurtatu behar da eta behar bezala funtzionatzen dutela.
Datorren astelehenean, asteartean eta asteazkenean Kultur Aretoan jasoko dituzte jostailuak. Azoka solidarioa berriz abenduaren 2an, 3an eta 4an izango da zabalik, goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. “Azoka solidarioa martxan den egun horietan beste jostailu betengatik aldatzeko aukera izango da aukeratutakoa”, gaineratu dute.