Eusko Jaurlaritzak 150.000 euro emango ditu Trintxerpeko kaltetuak laguntzeko
Eusko Jaurlaritzak, gaur, 150.000 euroko partida bat onartuko du Urte Zaharreko Trintxerpeko sutean kaltetutakoak laguntzeko. Lan eta Gizarte gaietarako kontseilari Juan Maria Aburtok laguntzen zehaztasunak azalduko ditu batzarrean.