Lezoko Udala II. Berdintasun Plana diseinatzen ari da. Parte hartze prozesu bidez egiten ari da, eta datorren astelehenean, hilak 31, herritarrekin eta herriko eragileekin bilera antolatu dute euren iritziak, iradokizunak, proposamenak eta bestelakoak jasotzeko. 18:30ean izango da, Kultur Aretoan. Naiara Arri Elhuyarreko Berdintasun teknikariak gidatuko du, eta saioaren nondik norakoak azaldu ditu Lezoko Udalaren webgunean egin dioten elkarrizketan.
Hemen ikus daiteke.