Apaiziartzako kide baten kontrako mehatxu eta erasoak epaitu dituzte
http://youtu.be/Uc4-0ctP99g
Apaiziartza proiektuko kide batek jasandako mehatxu eta erasoaren gaineko epaiketa izan da gaur Gipuzkoako Auzitegi Probintzialean. Gertaerak joan den otsailean izan ziren, eta gaurkoa izan da erasoak eta mehatxuak salatzen hasi zirenetik bide judizialean aurrera egin duen lehen salaketa. Guztira, beste hiru egin dituzte epaitegian arrazoia berdinengatik. Apaiziartzako proiektuko kidea epaitegi aretoan zen btartean, kideari berari eta proiektuari berotasuna eta babesa adierazteko hainbat lagun elkartu dira kanpo aldean. Apaiziartzan erasorik ez, proiektu kolektibo eta herrikoiak aurrera! pankartaren atzean bildutakoek proiektuaren kontrako erasoak eteteko galdegin dute.
Proiektu kolektiboan modu ekologikoan lantzen dituzten barazkiak ere eraman dituzte Apaiziartzako kideek epaitegi aurrera, jardun horretan “lasai eta erasorik gabe” jarraitu nahi dutela aldarrikatzeko. Epaitegiko sartu irtenean edo ingurutik zebilen lagun bat baino gehiago hurbildu da zertan ari ziren galdetzera.
11:00ak puntuan zirela agertu dira epaitegi sarrerara proiektu kolektiboa erasotzeagatik salatutako hiru bizilagunak, eta Apaiziartza aurrera oihu artean hartu dituzte bertan bildutako lagunek.