Astebete atzeratu dute plenoa
Datorren asteartean egitekoa zen plenoa astebete atzeratuko dutela jakinarazi du Udalak. PSE-EEk hala eskatuta hartu dute erabakia, herritar talde batek ordu berean hondakinen bilketari buruz batzarra deitu duela-eta. Plenoan eztabaidatu behar zituzten mozioak astebete beranduago “bere horretan” landuko dituztela jakinarazi dute Udaletik. Honenbestez, hurrengo plenoa ekainaren 3an izango da, San Pedron, 19:00etan.